LURRAREN TAUPADAK
LIBURUAREN TITULUA: Lurraren taupadak
TESTUA: Jon Arretxe
IRUDIAK: Cristina Fernández
ARGITALETXEA: Zubia Editoriala
ARGITALPENA: 2005 (Hirugarrena)
Aturik, liburuko protagonistak, mutil gazteak, mundu osoa nola kontatu dioten kontatzen digu liburuan zehar. Aturiri bere aitak bizitzan aurrera egiteko jakin behar dituen gauza guztiak erakutsi dizkio, ehizan, arrantzan, etab.
Aturi eta bere familia Andira ibaian bizi dira, Aturi gurasoekin eta bere zazpi neba-arrebekin bizi da. Aita hiltzen denean denean, tribuko errituak aginduko zuen bezalaxe, gorputza erretzeari ekingo diote espirituak aldentzeko asmoz.
Ondoren, beste tribuarekin gatazkak ekiditeko Andira ibaitik alde egingo dute. Ur horixkako ibai batean ezarriko dira eta urte zailak pasako dituzte bertan.
Hortik aurrera, bere ausardia erabiliko du Aturik. Bere ausardiari esker, harri magikoak lortuko ditu, gaixoak sendatuko dituztenak.
Baina, handik gutxira, pertsona "zibilizatu" batzuek Aturiren herria erasoko dute, eta protagonistak maite dituen pertsona guztiak galduko ditu. Egoera hau ikusita hiltzeko ordua izango ote da? Zer gertatuko da?
Liburu honek kultura desberdinen berri ematen digu, horien bizimodua, elkartasuna, etab.
Idazlearen hizkuntza erraza da eta tribuaren hizkuntza zaintzen du.
Idazlearen pentsamoldea gordin azaltzen du eleberriak. Argi dago zer salatu nahi duen: tribu indigenen aurka egindako sarraskiak. Idazlearen mundu ikuskera eta ideia transmisioa oso interesgarri eta baliagarria da.
Oso gustuko dut liburuak kontatzen duen istorioa eta nola kontatzen duen. Bereziki, istorioaren amaiera modu irekian uzteak, bakoitzak bere irudimena erabiliz amaiera eman ahal diolako.
Andoni Ugalde Igartua
DBH-4 2015/05/19
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina