Zergatik hainbeste satelite artifizial gure inguruan?
Sateliteak denbora luzez orbita berean irauteko espazioratzen dira, bertan daudenean zenbait eginkizun ezberdin bete ditzaketelarik, eginkizunaren araberakoa da hori dela eta daude hainbeste, satelite artifizial motak nabarmenduz:( 10.000 baino gehiago)
- Satelite zientifikoak: Lehen klase honetako sateliteek orbitatzen ari diren objektuaren edota espazioko beste edozer gauza aztertu eta neurtzen dute, horretarako satelite hauen ekipamenduan neurketa eta kaptazio instrumentuak dira nagusi. Sputnik satelitea edota Hubbleespazio teleskopioa ditugu aipagarrienak.
- Esplorazio sateliteak: Aurrekoen oso antzekoak, lehen aldiz gehienbat beste planeta edo objektuak aztertzera bidaltzen diren sateliteak dira.
- Komunikazio sateliteak: Bi punturen arteko komunikazioa ahalbidetzen duen aparailua, gehienbat uhin elektromagnetikoen bidezko komunikazioak birbideratzen ditu planeta edo antzekoren baten gainazaletik urruti dagoen gainazaleko beste puntu batera edo espazioko beste norabait.
-
Lekutze sateliteak: Oro har satelite sareetan antolatuak, satelite hauek lekutze eta nabigaziorako erabilgarriak diren seinaleak igortzen dituzte, itsasoko itsasargi eta aireportuetako radio-faroen eboluzioa lirateke. Sistema hauetan lehenak GPS estatubatuarra eta GLONASS sobietarra izan ziren, gaur egun Galileo lekutze sistema ez militarra espazioratzen dabil Europako Espazio Agentziak (ESA) mota honetako lehen satelite konstelazioa delarik.
- Satelite militarrak: Helburu sekretuetarako erabili ohi diren sateliteak dira bi taldetan bana genitzake:
- Espioi sateliteak, etsai bati buruzko informazioa lortzeko helburua dutenak, bai obserbazioaren bidez edota komunikazioen intertzepzioaren bidez.
- *Guda sateliteak, hauek orbita mailan erabili litezkeen armak daramatzate beste espazio gailuak suntsitu, misilak jaurti edota misilak intertzeptatzeko besteak beste.
- Espazio estazioak: Gizakiek orbitan bizi daitezen egokituriko sateliteak, lehena AEBen Skylab estazioa izan zen baina taxuzko lehen espazio estazioa SESBek eta gero Errusiak eraikiriko Mir espazio estazioa izan zen. Gaur egun (2007) bakarrak dirau orbitan, ISS edo Alpha izena duen Nazioarteko Espazio Estazioa.
BBC-ekdioenez arazoa da , “Red de Vigilancia Espacial de Estados Unidos” hitzetan, satelite horien %8 a hau da 600 baino gehiago bakarrik diraela eraginkorrenak eta beharrezkoak ditugunak eta beste guztiak zakarra dira, ez baititugu erabiltzen, talde horren arabera, baina badira empresak espaziora beraien diru ordainsari gehiago egiten dena komunikazioa eta beraien materiala arinago mugitzen delako besteena baino.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina