Zergatik izaten dugu zotina?

Noiz sortzen da? Zotina urdaila lanean ari denean bakarrik sortzen da.
Zergatik?  Urdaila diafragmatik oso gertu kokatuta dago. Diafragma birikak airez betetzeko eta husteko erabiltzen dugun muskulua da, eta birikak airez betetzean diafragma uzkurtu egiten da eta birikak hustean, berriz, zabaldu.
Hala, egoera normalean, arnas erritmoa erregularra da. Baina digestio-garaian urdaila gehiegi mugitzen bada, diafragmak kolpeak jasotzen ditu eta, kolpeen ondorioz kontrolik gabe uzkurtu edo zabalduko da, biriketatik aire-kantitate txikiak kanporatuz.
Horixe da zotina: biriketatik nahi gabe kanporatzen dugun airea. Zotinaren maiztasuna pertsona
bakoitzaren eta urdailaren jardueraren araberakoa da, baina minutuko 2tik 60ra zotin egin ditzakegu eta normalean ez du luze irauten. Hala ere, zenbait kasutan zotina kroniko bihur daiteke eta, orduan, lo egiteko arazo handiak sor daitezke.
Zer egin genezake zotinaren aurrean?
- Ur hotzeko baso bete ur edan.
- Gorputza aurrera okertu ura edanaz.
-Azukar koilarakada bat hartu.
-Behin eta berriz paper poltsa batean arnasketa landu.
- Hartu limoi zukua edo ozpina apur bat koilaratxo baten .
-Ustekabean aurkitzean susto txiki bat ematea.
INFORMAZIO ITURRIAK:

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa