Maitasuna besterik ez
Argitaletxea: elkar Egilea:Marliese Arold Itzultzailea: Pello Zabaleta Argitarapen data: 2004, martxoa Sandra, neska ausart bat da. 15- 16 urteko neska bat gutxi gorabehera. Protagonistak 3 lagun ditu, Isabel, Jane eta Thomas. Isabel eta Jane, batera daude aspalditik. Baina, Thomas eta Sandra, hasi berriak dira elkarrekin eta neskak, Sandrak, burua apur bat nahasia du. Ez du benetan maitasuna deritzon sentimendu kiskalgarri hori sentitzen. Egun txar bat izango zelakoan, Sandrak ez dio garrantzirik ematen. Egun batean, Thomasek, antzerki taldera gonbitatuko du Sandra. Bera pozik joaten da izan ere, oso gustuko du antzeztea. Bertan, Meike izeneko neska harrigarri bat ezagutzen du eta mireste puntu batetara helduko da Sandra. Ez du jakingo zer gertatzen zaion baina bera gertu dagoenean, asko kostuko zaio hitz egitea eta oso urduri jarriko da. Ez dagoenean aldiz, ezin izango du burutik kendu. Bat-batean, maiteminduta dagoela konturatuko da. Baina neska batez? Eta zer e...