Pirritx,Porrotx eta Mari mototsek banatu dituzte aurtengo Argia sariak
Urtarrilaren 26an banatu zituzten Pirritx, Porrotx eta Mari mototsek Argia sariak Usurbilen (Gipuzkoan). Aurten Harmaila aldizkari jaioberria saritu dute prentsa idatziaren arloan, «patxadaz irakurtzeko aldizkaria, kirola eta kirolaria erdigunean jartzen dituena» delako, Argia-ko langileek adierazi zutenez.
Arratsaldeko txalo gehienak, ordea, Interneteko Argia sariaren jabeak jaso zituen: Gabi de la Mazari eman zioten, bi mila abestitik gora «karaokeatu» eta YouTubeko Txantxangorria kanalera igotzeagatik. De la Mazak azaldu zuenez, 2000ko hamarkadan hasi zen abestien karaoke bideoak prestatzen, barnetegiko bere ikasleentzat.
Informazio iturria:https: //www.berria.eus

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina