Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2018

Osasunak euskara txertatu du.

Irudia
Duela 2 egun, Osasunak euskara txertatu zuen bere web eta komunikazio sareetan. Diotenez, klubeko hizkuntzak gaztelania eta euskara dira horregatik hartu dute erabaki hau. Beste Twitter eta Facebook kontu bat sortu zuten, dena euskaraz. Gainera bere bazkideekiko komukazioa ere euskaraz egiteko ahalegina egingo dela siurtatu zuten. Aukibidea: naiz.eus

Urez beteta dagoen edalontzi bati buelta ematean ura ez jaustea ezinezkoa al da?

1. Ikerketa galdera:  Edalontzi bat urez betetzen badugu gorainoko, eta kartoi bat gainean jartzean edalontziari buelta ematean urik jausiko al da? 2. Hipotesia: Nik uste dut, kartoi bat jarrita bakarrik, urak kartoiari bultz egingo diola eta ura edalontzitik behera jausiko dela, grabitate indarrarengatik. 3. Ikerketari erantzuteko beharrezko materialak: - Ura - Edalontzia - Kartoi zati bat 4. Ikerketa: 1. Lehenik, edalontzia urez beteko dugu goraino. 2. Ondoren, kartoi zati bat edalontzi gainean jarriko dugu. 3. Eta azkenik zer gertatzen den frogatuko dugu, edalontziari buelta emanez. 5. Ondorioa Hau, presio atmosferikoak egiten duen indarragatik da, presio hidroestatikoa baino handiagoa delako, presio atmosferikoa, 10N/ cm 2 da, eta presio hidroestatikoa berriz, 0,3 N/ cm 2 beraz, horregatik kartoia ez da jausiko eta ura edalontzi barruan mantenduko du.

Emakumeen merituak aldarrikatzen!

Irudia

Emakumea eskubideak lortuz

Irudia

Zergatik ez dago berdintasuna berbera gizonezkoen eta emakumezkoen artean'

Irudia

Emakume zientzialariak ere bai!

Irudia

Emakumeak Zientzian

Irudia

emakume zientzialariak zergaitik ez?

Irudia

Berdintasuna errealitatea edo kondaira?

Irudia

Neskak ere bagaude zientzian!

Irudia

Eta zergatik gizonak bakarrik?

Irudia

Denon artean lortu dezakeegulako! Emakumeok zientzian!

Irudia

Eta emakumeak zientzian zer?

Irudia

Euskal produktu tradizionalak orain Japonek eginak

Irudia
   Muji  etxerako produktuak egiten dituen Japoniako markak munduko txoko ezberdinetako artisautza tradizionalean inspiratutako produktu lerro bat sortu zuen 2003an, eta 12 urte geroago, 2015ean, eskualde berezi batean jarri zuen arreta, "mendebaldean itsasoa du protagonista, barnealdean eta ekialdean, berriz, mendiak":  Euskal Herria . Eta hala, sagardotegiak,  basque linge  delakoa, hurritz egurrez egindako saskiak deskubritu zituzten. Informazio iturria: eitb.eus

Euskarazko liburuaren kritika

Irudia
HONTZAREN EGUNA Izenburua : Hontzaren eguna Autorea :   Leonardo Sciascia Argitaletxea : Ibaizabal Itzultzailea : Koldo Biguri  Liburu honetan, mafiaren inguruko arazoak agertuko dira. Mafia arazo horiek, autoreari gertatutakoak izango dira eta berak deskribatu egingo ditu, Siziliako tragedia bereziki. Siziliarrek elkartzeko dauzkaten arazoak, laguntasuna, babesa, harremanak… azalduko dira. Baina, istorio berezi honen gora-beheren gainetik, liburu honek gehienbat justiziari buruzko datuak eta iritziak emango dizkigu. Zer uste duzue gertatuko dela Sizilian? Zerbait txarra pasatuko zaio gure autoreari?  Niri liburu hau interesgarria iruditu zait. Izan ere, egia da gaur egun munduan ez dagoela justizia eta nire iritziz liburu honetan esaten duen dena egia da. Horregatik, uste dut, mundu guztiak irakurtzea ondo legokeela, gauza asko ikasten dituzulako eta gaur egungo egoeraz pentsarazten dizulako.

Euskararen kritika

Irudia
ELURRAREN FORMULA: Izenburua: Elurraren formula Idazlea: Bertol Arrieta Argitaletxea: Elkar                                                                                                           Amodiozko liburu bat da Elurraren formula. Bertan bikote bat azaltzen da, Manu eta Marta deiturikoa. Bikote hau momentu honetan krisian dago eta banantzeak saihestezina dirudi. Denbora bat pasatu eta gero, Manuk elurretara eraman zuen bien alaba, Jaione, bain...

Luxoreko misterioa

Irudia
KRITIKA Liburuaren izenburua : LUXOReko misterioa. Liburuaren datuak : Idazlea : Bjorn Sortland. Euskarazko itzultzailea : Aitor Arana. Marrazkigilea : Trond Bredesen. Jatorrizko titulua : Luxor mysteriet. Jatorrizko liburuaren argitalpena : Norvegian 2000. urtean. Liburu honen argitalpena : Ibaizabalek 2008. urtean. David eta bere familia Egiptora joan dira oporretan, eta han pertsona misteriotsu batek (oso atsegina izan dena beraiekin), tenplu-hiria eta beste monumentu batzuk bisitatzea proposatuko dio eta hotela non hartu ere esango dio. Egun batean, Sisselek, liburu honetako protagonistaren ahizpak, bere logelako ispiluan mezu susmagarri bat aurkituko du idatzita, eta horregatik misterio hori ikertzen hasiko dira, bera eta bere familia. Laster deskubrituko dute arte-lanen legez kanpoko ekintzak egiten dabiltzala bertan. Misterioren baten barruan sartu eta beraien bizitzak arriskuan jarriko dituzte. Arrisku hauetatik ondo aterako al dira David...

Euskara Goya sarien oholtzan

Irudia
2018ko Goya sarietan "Handia" izan da gaueko izarra, i zan ere, 13 sari irabazteko aukera zuen eta horietatik 10 eskuratu ditu. Horri esker, inoiz baino euskara gehiago entzun da oholtzan. Gaztelania eta euskara tartekatu dituzte irabazleek sariak jaso eta esker onak ematera joan direnean, eta hala, "eskerrik asko" 10 aldiz baino gehiago entzun da bart Madrilen, Espainiako Zinema Akademiaren gala handian. Iturria: eitb.eus

Desio izeneko tren batean

Irudia
Egilea: Iñaki Serrano Lasa Argitaletxea: Elkar Bilduma: Bizi Taupadak     Liburu honen protagonista Jon-ekin batera,  Iker izango da. Zoritxarrez, Iker minbiziaren eraginez hilko da. Beste mundura eraman baino lehen, kaxatxo bat bidaliko dio Joni, ilusio handia egingo diona. Barruan argazkiak, aldizkari erotiko batzuk,  eskutitz bat eta liburuxka bat aurkituko ditu.  Ilusio handia egingo dio Joni, izan ere, biek batera gaztetan egindako bidai baten egunerokoa da. Bertan, beraien gaztetako istorio eta txorakeria guztiak biltzen baitira. Beraien bidaia hori oso luzea izango da, Hendaiatik, Bruselara, Amsterdamera, Hanburgora… laburbiltzeko, Europa guztitik ibiliko direla esan genezake. Motxila txiki bat eta diru apur bat baino ez dute izango eta  zaila izango zaie gazte-aterpetxeetan lo egiteko lekua aurkitzea, hala ere inork ez die festa eta ligatzeko gogorik kenduko. Beraz, jendea ezagutzeko prest egongo dira. Nolako parrand...

SPrako TRANBIA

Irudia
Egilea: Unai Elorriaga  Argitaletxea: Elkar Argitarapen data: 2001. urtea     Istorio honetan, Lucas eta Maria dira protagonistak. Lucas, agure bat da eta liburu hasieran, ospitalean dago. Lucasek buru arazoak ditu eta horregatik, Maria bere arreba eta bera elkarrekin bizi dira pisutxo batean. Ospitalean, hilabete eta asko egin ondoren, etxera heldutakoan, gitarra hotsak entzungo dituzte. Irratia edo telebista delakoan, ez diote jaramonik egingo baina sartutakoan, kale mutil bat dela konturatuko dira, Marcos. Familiako beste bat bezala hartuko dute eta beraiekin bizitzen jarriko dute. Lucasek, Rosa imajinatuko du hainbat kapitulutan, hila dagoena. Mariak, komunean dagoenean egingo ditu hausnarketa eta buru hausteak eta Marcos ostera, tren geltokira joango da egunero gitarra jotzera. Bertan, egunero lekuz aldatuko da 5 bat metro eta aurreko egunean jo zuen lekuan koadro bat jasoko du Roma egilea duen batena.     Egun batean, Romarekin topo eg...

Harry Potter eta sekretuen ganbera

Irudia
Idazlea: J.K Rowling Itzultzailea:   Iñaki Mendiguren Urtea: 1998 Argitaletxea: Salamandra Harry Potter eta sekretuen ganbera, sorgin harriaren jarraipena da, baina bigarren liburu honetan, Harry eta bere lagunak Ron eta Hermione bigarren mailan hasiko dira. Gertaera misteriotsu batzuen ondoren, Harryren etsaiaren kontra borrokatu beharko dute, ez Harry eta bere lagunek bakarrik, Hogwarts magia eskola osoak baizik; izan ere, sekretuen ganbera, kondaira bat beste ez zela uste zen gela zabalduko dute, eta oinordekoaren etsaien bila joango dira. Horretaz gain, Ginik, Ron-en arreba txikiak, Hogwartseko lehen urtea hasiko du . Zer gertatuko da Harry eta Giniren artean? Nork irekiko du sekretuen ganbera? Nire ustez, liburu hau bestea bezain ona da, izan ere, lehen liburuaren esentzia berbera dauka, baina liburu honetan, lagunen arteko erlazioa estutu egiten da, Ron eta Hermionen artekoa batez ere, laguntasun gehiago dago. Gainera, Hogwartseko lau etx...

Kritika: Behi euskaldu baten memoriak

Irudia
Izenburua: Behi euskaldun baten memoriak Idazlea: Bernardo Atxaga Argitaletxea: Pamiela     Liburuan zehar pertsonaia nagusiak, kasu honetan animaliak izango direnak, Setatsu izeneko pentsamendua eta Mo izango dira. Beraiek izandako memoria eta bizipen desberdinak kontatuko dituzte. Izan ere, Mo 50 urteko behi beltz bat izango da eta bere bizitzan zehar Setatsuri emandako aholkuak kontatuko ditu. Bere memoriak kontatzen dituen bitartean, hainbat bizipen kontatuko dituzte beraien ikuspuntutik ikusita. Horretaz gain liburuan gertatzen diren ekintza edo momentu asko esaera zahar desberdinekin erlazionatuko dituzte. Gainera beraien protagonistak izateaz gain, Mok bere lagun baten adiskidetasuna ere azalduko du, izan ere, berak esaten duen bezala bere inguruan bizi den behi jakintsu bakarra da. Bere bizipen eta memoria horiek eguneroko bat izango balitz bezala kontatuko ditu. Zein izango da Moren ikuspuntua bizitzarekiko? Eta Setatsurena?     Nire iritziz liburu h...

Anne Frankenen egunkaria

Irudia
Izenburua : Anne Franken Egunerokoa Itzultzailea : Josu Zabaleta Argitaletxea : erein 1942 ko urtarrilaren 12an, Anne Franken urtebetetzea zen, bai, gazte izaten hasi zen, 13 urte, horrenbeste itxarondako bere 13 urteak. Bere urtebetetzeaz gain 1942. urtean bigarren mundu gerra hasi zen. Anne Franken ametsetariko bat nagusitan idazlea izatea da, pila bat gustatuko zaio eta horregatik bere ohitura bat egunkariak idaztea da, koaderno bat amaitu, beste bat hasi… Berari gertatzen zaizkion bitxikeriak, sentimenduak, amodioak, eta inork ez dakizkien sekretuak bertan idatziko ditu. Anneren aita, Otto Frankenek enpresa batean egiten du lan, eta bertako langileen laguntzaz bi urte baino gehiagoz egongo dira Achterhuisean (etxearen atzeko aldean) babesean. Baina bertatik irtengo dira? zer gertatzen zaio Anneri bertan? nolako bizitza daramate? Nire iritziz liburu hau oso kitzikagarria da, izan ere, gerra judutarrak nola bizi zuten ere kontatzen du, egia da hasiera batean astuna...

EUSKADI TA ASKATASUNA

Liburua: Euskadi Eta Askatasuna Argitaletxea: Txalaparta Idazlea: Xabier Amuriza…     Gerra zibilaren ondoren Francoren diktadurak Euskal Herriko eskubideak ez zituen errespetatzen eta are gutxiago gure hizkuntza. Ondorioz, euskal jendea amorratuta zegoen. Ikasle talde bat  batu eta Ekin izeneko taldea sortu zuten, 1952.urtean. Hasiera batean jendearen eskubideak bermatzen zituzten, baina gero diktaduraren erantzuna beti errepresioa zelarik, 1958. urtean Ekineko partaideek ETA izeneko talde armatua sortu zuten errepresio hau amaitze aldera.      ETA.-k, bere izenak dioen bezala, Euskal Herriaren askatasuna zuen helburu, horretarako, Francoren polizia eta Guardia Zibilen aurka erasotzen zuen, berauek Euskal Herritik aldentzeko.      1988. urtean ETA-k bere lehenengo atentatua egin zuen Meliton Manzanaz hilez, eta 1973. urtean golpe izugarria eman zion Francoren erregimenari, be...

Ura edalontzi batetik bestera ukitu gabe?

Ikerketa galdera:  Edalontzi bat urarekin eta beste bat utzik dugunean eta hodi batez elkartzen ditugunean, nola pasa daiteke alde batetik bestera ura? Hipotesia: Nire ustez, ez dago modurik ura alde batetik bestera pasatu ahal izateko ez badiozu presiorik edo indarrik egiten.  Beharrezko materiala: - Baso bete ur - Edalontzi bat hutsik - Hoditxo bat Prozedura:  1. Lehenengo, edalontzi bat urez beteta izan behar duzu. Bestea aldiz, hutsik egon behar da.  2. Bi edalontziak lotzen dituen hoditxo bat sartu.  3. Ondoren, hoditik zurrupatu beharko duzu eta berriz ere edalontziaren barruan sartu. Hemen usten dizuet bideoa nola egiten den ikusteko: Zergatik gertatzen da hori? Hodiak hasieran airea izan du, barnean ez zegoen hutsa. Gero, guk zurrupatzerakoan airea hartzen dugu, ondorioz, aldi berean urarengatik ordezkatzen ari gara. Horregatik, ura alde batetik bestera pasatzen hasten da, izan ere, airea ez egotean eta ura egotean, e...