SPrako TRANBIA
Egilea: Unai Elorriaga
Argitaletxea: Elkar
Argitarapen data: 2001. urtea
Istorio honetan, Lucas eta Maria dira protagonistak. Lucas, agure bat da eta liburu hasieran, ospitalean dago. Lucasek buru arazoak ditu eta horregatik, Maria bere arreba eta bera elkarrekin bizi dira pisutxo batean. Ospitalean, hilabete eta asko egin ondoren, etxera heldutakoan, gitarra hotsak entzungo dituzte. Irratia edo telebista delakoan, ez diote jaramonik egingo baina sartutakoan, kale mutil bat dela konturatuko dira, Marcos. Familiako beste bat bezala hartuko dute eta beraiekin bizitzen jarriko dute. Lucasek, Rosa imajinatuko du hainbat kapitulutan, hila dagoena. Mariak, komunean dagoenean egingo ditu hausnarketa eta buru hausteak eta Marcos ostera, tren geltokira joango da egunero gitarra jotzera. Bertan, egunero lekuz aldatuko da 5 bat metro eta aurreko egunean jo zuen lekuan koadro bat jasoko du Roma egilea duen batena.
Egun batean, Romarekin topo egingo du eta bere auzokidea dela konturatuko da. Horren harira, batera irteten hasiko dira, baina Lucasen burua gero eta okerrago egongo da eta Mariak ez du zer egin jakingo.
Zer gertatuko da? Lucasek burua galduko du? Baietz izaten bada, Mariak orduan zer egingo du? Zer gertatuko da ordea, Roma eta Marcosekin?
Nik uste dut, liburu hau, ez dela ohikoa den liburu bat, berezko estilo bitxia du eta oso atsegina da. Horren ondo sartzen da Unai agure baten paperean, zu ere bertan sartzera heltzen zarela. Horrez gain, oso arraroa den gatazka bat da familia hau eta horrek, erakargarria egiten du. Nik ezin izan diot irakurtzeari utzi nahiz eta batzuetan haria galdu. Benetan gomendagarria!

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina