Desio izeneko tren batean
Egilea: Iñaki Serrano Lasa
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Bizi Taupadak
Liburu honen protagonista Jon-ekin batera, Iker izango da. Zoritxarrez, Iker minbiziaren eraginez hilko da. Beste mundura eraman baino lehen, kaxatxo bat bidaliko dio Joni, ilusio handia egingo diona. Barruan argazkiak, aldizkari erotiko batzuk, eskutitz bat eta liburuxka bat aurkituko ditu. Ilusio handia egingo dio Joni, izan ere, biek batera gaztetan egindako bidai baten egunerokoa da. Bertan, beraien gaztetako istorio eta txorakeria guztiak biltzen baitira.
Beraien bidaia hori oso luzea izango da, Hendaiatik, Bruselara, Amsterdamera, Hanburgora… laburbiltzeko, Europa guztitik ibiliko direla esan genezake. Motxila txiki bat eta diru apur bat baino ez dute izango eta zaila izango zaie gazte-aterpetxeetan lo egiteko lekua aurkitzea, hala ere inork ez die festa eta ligatzeko gogorik kenduko. Beraz, jendea ezagutzeko prest egongo dira. Nolako parrandak izango dituzte? Neska asko ezagutuko al dituzte? Nolakoa izango da bizitzako esperientzia hori?
Niri liburu hau gustatu zait, izan ere, ez da betiko liburua istorio bat soilik duena, hemen egunerokotasuna kontatzen du. Gainera gazte batek idazterakoan, errazagoa egiten zait gauzak ulertzea eta beste kutsu bat dute gertakizun horiek. Azaldu nahi dudana zera da, beraiekin identifikatuta sentitu naizela liburuko zatiren batean. Bukatzeko naturaltasun guztiz kontatzen dituenez gauzak eta zentzu gabeko gauzak direnez, badaukate umore puntu hori, horregatik gusturago egon naiz irakurtzen.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina