Ura edalontzi batetik bestera ukitu gabe?
Ikerketa galdera: Edalontzi bat urarekin eta beste bat utzik dugunean eta hodi batez elkartzen ditugunean, nola pasa daiteke alde batetik bestera ura?
Hodiak hasieran airea izan du, barnean ez zegoen hutsa. Gero, guk zurrupatzerakoan airea hartzen dugu, ondorioz, aldi berean urarengatik ordezkatzen ari gara. Horregatik, ura alde batetik bestera pasatzen hasten da, izan ere, airea ez egotean eta ura egotean, espazio hori ezin da berriz ere airez bete, beste muturra ere ur barruan sartuta duelako. Beraz, espazio hori urak betetzen du eta egindako idar horregatik alde batetik bestera jarraiatzen du. Bukatzeko ikus dezakegu nola, uraren puntu berera heltzen direnean, ez duela gehiago zurrupatzen.
Hipotesia: Nire ustez, ez dago modurik ura alde batetik bestera pasatu ahal izateko ez badiozu presiorik edo indarrik egiten.
Beharrezko materiala:
- Baso bete ur
- Edalontzi bat hutsik
- Hoditxo bat
Prozedura:
1. Lehenengo, edalontzi bat urez beteta izan behar duzu. Bestea aldiz, hutsik egon behar da.
2. Bi edalontziak lotzen dituen hoditxo bat sartu.
3. Ondoren, hoditik zurrupatu beharko duzu eta berriz ere edalontziaren barruan sartu.
Hemen usten dizuet bideoa nola egiten den ikusteko:
Zergatik gertatzen da hori?
Hodiak hasieran airea izan du, barnean ez zegoen hutsa. Gero, guk zurrupatzerakoan airea hartzen dugu, ondorioz, aldi berean urarengatik ordezkatzen ari gara. Horregatik, ura alde batetik bestera pasatzen hasten da, izan ere, airea ez egotean eta ura egotean, espazio hori ezin da berriz ere airez bete, beste muturra ere ur barruan sartuta duelako. Beraz, espazio hori urak betetzen du eta egindako idar horregatik alde batetik bestera jarraiatzen du. Bukatzeko ikus dezakegu nola, uraren puntu berera heltzen direnean, ez duela gehiago zurrupatzen.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina