Euskarak Europan utzitako aztarnak aztertuko dituzte
Euskararen jatorriak hamalau aditu gonbidatu ditu parte hartzera "Europako ama hizkuntza" jardunaldira.
«Izan ote zen ama hizkuntzarik Europan? Euskarak Europako toponimia zati bat ulertzeko aukera ematen al digu?». Euskararen Jatorria elkarteak urteak daramatza galdera horien inguruko hausnarketa egiten, eta aurten, 12. aldiz antolatutako jardunaldietan, euskarak Europan zehar utzitako arrastoaz arituko dira. Gaur egungo teknologia aurreratua baliatuz, Euskal Herriko zein Europako toponimiaren azterketa zehatza proposatuko dute bertan bildutako hamalau adituk Euskara Europako ama hizkuntza topaketan.

![Juan Martin Elexpuruk iaz argitaratu zuen <em>Euskararen aztarnak Sardinian?</em> liburua. Juan Martin Elexpuruk iaz argitaratu zuen <em>Euskararen aztarnak Sardinian?</em> liburua.](https://www.berria.eus/argazkiak_papera/BERRIA/d20180505/p035_f01.jpg)
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina