Patatak zulatzen!
Nola lortuko dut lastotxo batekin patata batean zulo bat egitea, lastotxoaren beste aldeak patata guztia zeharkatuz?
Hipotesia:
Nire ustez, lastotxoa patataren aurka jotzerakoan tolestu egingo da eta ezin izango dugu patata guztiz zulatu, lastotxoa gogorra ez delako eta apurtu egingo da eta.
Materiala:
- Lastotxo bat
- Patata bat
Urratsak:
1- Esku batean patata hartu, bestearekin aldiz, lastotxoa.
2- Ondoren, lastotxoa patataren aurka kolpatu.
3- Orain sailatu lastotxoaren punta estalita.
4- Berriz ere patataren kontra kolpatu.
Horrela...
Behaketa:
BideoaBehaketa:
Ondorioa:
Lastotxoaren goikaldea estali gabe izan dugunean, lastotxoa tolestu egin da eta ez du patata zeharkatu. Bere goikaldea estali dugunean, aldiz, zeharkatu egin du, ia indar gabe.
Lastotxoak barruan airea du, ondorioz, patataren kontra indarra egitean, aire hori kanporatzen ari zara, eta berdin da zenbat aldiz zailatzen zaren baina ez duzu zeharkatzea lortuko. Horregatik, lastotxoa gure atzamarrarekin estaltzerakoan, barruan dagoen airea eizin da irten eta horrek presio bat eragiten du. Horrela indar gehiago eginez eta patata zeharkatzea lortzen du.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina