Centro Basco, Kaliforniako euskal jatetxearen etorkizunaz ‘Los Angeles Times’ egunkarian


Centro Basco, Kaliforniako euskal jatetxearen etorkizunaz ‘Los Angeles Times’ egunkarian

‘Los Angeles Times’ egunkarian argitaratu denez, Kaliforniako Chino hiriko «Centro Basco» jatetxeak etorkizun iluna izan dezake, izan ere, koronabirusaren krisiaren ostean aurrera ateratzeko modurik izango ote duen ala ez zalantzaz josita daude.

Aurrenekoz 80 urte eta gero, Aste Santuko Domekako afaria bertan behera laga zuen Centro Bascok, 1940an atea aurrenekoz ireki ostean. Euskal Herritik joandako etorkinen geraleku eta pentsio zen Chinoko Centro Basco eta 1940az geroztik familia giroko afariak eta jaietako ospakizun oturuntzak ziren beronen ezaugarri bereziena.

Euskal jatorriko mila bat familia bizi omen dira oraindik ere Chino hiriaren inguruan eta sarri azaltzen ziren Centro Bascotik duela gutxira arte, berdin jaiegunen bat ospatzeko zein pilota jaialdi inprobisatuak burutzeko ere jatetxearen atzean loturiko frontoian.

«Ohiko bezeroak itzultzeko irrikaz daude», gaineratzen du Centro Bascoko jabeak, baina «ohiko» bezeroak 65 urtez gorako gizon-emakumeak dira, koronabirusarekiko kolektibo zaurgarriena, alegia. Hala, Bernadette Heltonek kontuz ibili nahi luke erabakirik hartu aurretik.

Chino




Informazio-iturria: naiz.eus

Honez gain, hiztegia aberastu nahian hona hemen bi hononimo.
sena ≠ zena

Txakur horrek ehiztari sena du.
Lehen zuria zena, orain beltza da.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

BISERA GORRIA

Ezekiel, ohar kritikoa.