UEUk 17 ikastaro eta jardunaldi antolatuko ditu ekainetik irailera



UEUk 17 ikastaro eta jardunaldi antolatuko ditu ekainetik irailera

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 48. Udako Ikastaroen eskaintzarekin aurrera egiteko erronka jarri dio bere buruari, COVID-19ak baldintzatutako egoeran, eta, datak moldatu eta ekainetik irailaren hasierara bitartean 17 ikastaro eta jardunaldi antolatu ditu Eibar, Iruñea, Baiona, Usurbil eta Donostian. Guztiek hamar euroko prezio sinbolikoa izango dute, eta dagoeneko matrikula zabalik dago ueu.eus webgunean.

UEUk prentsa agerraldi telematikoa antolatu du, #ElkarEkin leloarekin prestaturiko 48. Udako Ikastaroen eskaintza aurkezteko. Kepa Sarasola UEUko zuzendariak eta Irati Iciar Udako Ikastaroetako arduradunak hartu dute parte.

Aipatutako ikastaroek, hamar euroko prezio sinbolikoa izango dute eta dagoeneko matrikula zabalik dago ueu.eus webgunean.
48. Udako Ikastaroen aurkezpena

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

BISERA GORRIA

Ezekiel, ohar kritikoa.