Kalitatezko euskara sustatzeko hitzarmena izenpetu dute EITBk eta Euskaltzaindiak
Euskararen eredu estandarra zabaldu eta gizarteratzea, euskararen lantze funtzionala indartzea eta euskalkien eta hizkeren aberastasuna zaintzen laguntzea dira hitzarmenaren helburu nagusiak.
Andoni Aldekoa Euskal Irrati Telebistako (EITB) zuzendari nagusiak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak 2024ko abenduaren 31 arte indarrean egongo den bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute ostiral honetan, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitza nagusian. EITBren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza 2003tik dator, eta ordutik kalitatezko euskara sustatu eta zabaltzearen alde egin dute bi erakundeek.
Informazio iturria: eitb.eus
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina