Nornahi, Nonahi, Non-nahi…

   Gaur egun, oso ohikoa da hauek nahastea edota gaizki idaztea, beraz, hau da Euskaltzaindiaren erabakia: galdetzaile batez (nor, zer, zein, nola...) eta nahi partikulaz osaturiko esapideak hitz bakar batean idatzi behar dira: zernahi, nornahi, nornahik, nolanahi, noranahi...

   Dena den, badago salbuespen bat: lehen osagaia n, t edo k letraz bukatzen bada (zein, non, zenbat, nondik...), marratxo baten bidez idatziko da edo, hitz batean nahi bada, aldaketak eginda. Honela: non-nahi edo nonahi, nondik-nahi edo nondinahi, zenbat-nahi edo zenbanahi… Beraz, desegokiak dira: *nondiknahi, *zenbatnahi… adibidez.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa