Izotzaren aurkako sistema duten arrainen paradoxa ebolutiboa


Antartikako ozeanoko biomasaren %90 dira. 1960ko hamarkadan, Arthur De Vries ikertzaileak jakin zuen arrain-mota horrek ur izoztuetan bizitzeko duen gaitasunaren arrazoia glikoproteinak ekoizteko sistema dela. Hau da, proteina horiek arrainen odolaizoztea saihesten dute.

Oregoneko Unibertsitateko Paul Cziko doktoretza-ikasleak, arrain nototenidoen izozteen aurkako sistema ikertu du, eta ikusi du sistemak albo-ondorioak izan ditzakeela uraren tenperatura igotzen denean. Hau da, “Tenperaturak gora egiten badu ere, arrainen odoleko izotz-kristalak ez dira hausten. Baliteke proteina horien eboluzioaren ezusteko ondorioa izatea. Bizi diren bitartean izotz-kristalak izango badituzte, pentsatzekoa da denborarekin eta uraren tenperatura igotzen bada, izotz-partikulek kapilarrak buxatu edo hanturak eragingo dizkietela”.


Informazio iturria: http://zientzia.net/artikuluak/izotzaren-aurkako-sistema-duten-arrainen-paradoxa/

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa