ZETAZKO INPLANTEAK


Estatu Batuetan zetaz egindako inplante kirurgikoak garatu dituzte, zetaren proteinaren eta hezurraren egiturak antzekoak direla aprobetxatuz.
Hautsitako hezurrak osatzeko tratamenduetan, hezur zatiak lotu eta haustura sendatzeko, torlojuak eta plakak erabili behar izaten dituzte medikuek askotan eta, kasu gehienetan metal-aleazioz egindakoak dira. Baina metalek badituzte zenbait eragozpen: zurrunak direnez hezurretan presioa eragin dezakete, eta infekzioak sorrarazteko arriskua dute. Kasu askotan, gainera, hezurrak osatzen direnean inplantea kendu behar izaten da beste ebakuntza baten bidez.
Zetaz egindako inplanteek berriz, emaitza hobeak eman dituzte hezurren lesioak sendatzeko prozesuan. Gainera, gorputzak xurgatu egiten ditu denborarekin, eta horrela ez dago beste ebakuntza bat egin eta kentzeko beharrik.
informazioa: zientzia.net

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa