Zelula barruko jarduera 3Dn eta denbora errealean ikusteko mikroskopio berri bat


 zelula-barruko-jarduera-3dn-eta-denbora-errealean-

Abiadura handian eta eskala txikian gertatzen diren prozesu biologikoak ikusteko gai den mikroskopio optiko berri bat aurkeztu dute gaur. Enbrioi baten garapenetik hasi eta banakako proteinen mugimenduetaraino, denbora errealean eta 3Dn jasotzen du mikroskopioak gertatzen ari dena. Science aldizkarian aurkeztu dute mikroskopia teknika berria Howard Hughes Institutu Medikoko ikertzaileek. Hain zuzen, 2014ko Kimikako Nobel saridunetako bat da teknika garatu duen ikerketa-taldearen burua: Eric Betzig.
Prozesu biologikoak in vivo ikusteko mikroskopia teknikek bi muga dituzte. Batetik, oso eskala txikian gertatzen diren bereizmen handiko irudiak lortzeko zoom egitean, lagina kaltetu egiten du ikusteko igortzen den argiak. Bestetik, denbora gehiago behar dute irudiak hartzeko, eta horrek mugatu egiten du prozesu azkarrei jarraitzeko mikroskopioen gaitasuna.
Betzigen taldeak aurkeztutako teknika berriarekin asko murrizten da laginari egiten zaion kaltea, eta, handitu, mikroskopio optiko batekin azter daitezkeen prozesu biologikoen zerrenda. Mikroskopio berriaren gaitasuna 20 sistema biologikorekin probatu dute, eta irudi eta bideo ikusgarriak lortu dituzte.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa