EGILEA : Fernando Morillo IZENBURUA: Eta ni zer? ARGITALETXEA: elkar 1. ARGITARAPENA: 2003, azaroa Larraitz hamabost urteko neska bat izango da, baina ez da polita izango. Denek esango diote benetako edertasuna barnean dagoela, baina berak ez du sinistuko. Bere ahizpa Usoa, ordea, polita izango da, oso polita, eta herriko mutil denak bere atzetik ibiliko zaizkio. Klasean dagoenean, (Larraitz), bere klaseko mutilek askotan esango diote oso ahizpa ederra duela, baina berari inoiz ere ez. Usoak, sarritan etxera mutilak ekarriko ditu, ikastera datozela esanez, baina Larraitzek, ez dio inoiz sinistuko, zeren eta gero, beti entzungo baititu arnas hotsak, eta horiek Larraitz oso triste jarriko dute. Egun batean, Larraitzek, bere gaztetako lagun bat ikusiko du, etxez aldatu zenetik ez duena ikusi, hori dela eta taberna batera joango dira zerbait hartzera. Larraitzek, bere printzipe urdina aurkituko ote du? Txikitako laguna izango ote da? Niri liburu hau asko...