612 €URO
Egilea: Jon Arretxe
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2013
Saila eta azalaren diseinua: Cristina Fernández
Nobela hau Euskal Herriko ghettorik handienean kokatuta dago, Bilboko San Frantziskon. 612 euro instituzioek behartsuenei hilero ematen dieten kopurua da, san-frantziskotar askoren esperantza bizirik irauteko.
Toure, San Frantzisko auzoko detektibe berezia da, bizilagun afrikarrentzat agurgarria, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat mespretxagarria. Tourek lapurreta bitxi baten argiketari egingo dio aurre oraingoan, Bizkaiko azken meatzariaz ezkonduta dagoen Marisari bere jostailutxoa eta hortzordeak lapurtuko baitizkiote. Ustekabean familiakoak izango ditu lapur, Cisse eta haren semea. Ustezko anaia hau droga asunto itsusietan nahastuko da eta erahilda azalduko da. Hilketaren ondorioz, Garan haren semearen zaintza gehituko da Tourek dauzkan arduren zerrendara.
Beraz, kontakizun entretenigarri baten bidez, San Frantzizko auzoan dagoen gordintasuna agertzen da. Horretarako idazleak kaleko hizkuntza erabiltzen du eta hirian bertan kokatuta dago.
Eta nola ez, nobela osoan zehar, kritika soziala egingo da.
Gainera, nobelan zehar ikusten dira etorkinek jasan behar izaten dituzten hainbat egoera: eskrupulu gabeko abokatu batzuen jokaera; diru truke beharrezkoak diren paperak lortzeko promesak; pisu-patera batean bizitzeko beharra, etab. Dena den, tartean umorezko egoerak agertzen dira.
Liburu entretenigarria benetan, ulerterraza eta interesa mantentzen duena amaitu arte.Nire ustez, oso gomendagarria da, une dibertigarriak pasatzeko eta gai honi buruzko hausnarketa egiteko.
Toure, azti eta detektibe afrikarra, zuen zerbitzura!!!
Andoni Ugalde Igartua
2015-01-02
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina