landare-hormak
EHUko ikerketa baten arabera, landarez osatutako hormek soinua xurgatzeko ahalmen handia dute, eta soinu-isolatzaile gisa ere erabil litezke.
Landareak kaxetan sartzen dira eta negutegietan erabili ohi den sistema antzeko batekin zaintzen dira. Soinu-xurgapena eta soinu-isolamendua aztertu dituzte eta ikusi dute horma berdeek zarata murrizteko oso errendimendu ona dutela, frekuentzia baxu zein altuetan. Hala ere, gaur egun eraikin berezietarako aukera bezala soilik ikusten dituzte halako hormak ikertzaileek. Izan ere, landareak horma gisa erabiltzeko kondizioetan haztea eta mantentzea lan zaila eta garestia da, momentuz.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina