Urtebete Itsasargian
OHAR-KRITIKOA
Izenburua: Urtebete itsasargian
Idazlea: Miren Agur Meabe
Azaleko Irudia: Juan Luis Landa
Argitaletxea: Elkar
Argitalpena: 2006, urria
Jon hamahiru urteko mutikoa uda-pasa eramango dute osaba “faroleroarengana”, Bilbotik Garraitzetara. Osaba Alejandrok erakutsiko dizkio itsasertzeko sekretuak Joni. Eta bere kaxa topatuko ditu mutilak amodioaren lehen printzak. Baina gerra iritsiko da Garraitzetara, zoriona bat-batean apurtuz. Berri txarrak hasiko dira: aita gudara, errepresioa, bonbardaketak. Jonen haurtzaro zoriontsua bukatu da.
Lortuko al du Jonek zoriona berriro topatzea?
Liburu hau asko gustatu zait, bertan 1936ko gerrateari buruz hitz egiten duelako. Irakurtzeko pixkat zaila da, hitz arraroak erabiltzen dituelako, baina edonori gomendatzeko moduko liburua dela pentsatzen dut.
IBAI AZKARRGA-URIZAR
2014ko abenduaren 21a
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina