Euskaltzaindiaren araua (z gero)
Kasu guztietan -(e)z gero idatz bedi: hori eginez gero , hori egin duzunez gero . Orduekin, eta oro har denbora posposizio gisa, ezkero ere idatz daiteke: hamarrez gero / hamarrak ezkero , zortziez gero / zortziak ezkero , San Ferminez gero / San Ferminak ezkero , atzoz gero / atzo ezkero . Honezkero , horrezkero eta harrezkero aditzondoak, era horretan idatziko dira, horrela erabili baitira euskararen literatura tradizioan, nahiz horrezkero aditzondoaren maiztasuna beste biena baino askoz ere apalagoa den. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0026.pdf