25 urtetik beherako gazteen % 34k dute euskara ama-hizkuntza EAEn

Otsailaren 21ean, Ama-hizkuntzaren Nazioarteko Egunean, Eusko Jaurlaritzak ikerlan baten emaitzak argitaratu zituen.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko 25 urtetik beherako hiru gaztetik batek euskara du ama-hizkuntza, 21ean ospatzen zen Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunaren harira Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak ezagutarazi zituen datuen arabera.

Biztanleriaren azken erroldari erreparatuz gero (2016), 5 eta 24 urte bitarteko gazteen % 33,73k euskara edo euskara zein gaztelania dute ama hizkuntza (% 20,59k euskara baino ez eta % 13,14k euskara eta gaztelania). Lurraldeka, Gipuzkoa da euskara ama-hizkuntza duten gazteen kopururik handiena duen lurraldea (% 51,53); ondoren, Bizkaia dator (% 26,4) eta, hirugarrenik, Araba (% 17,44).
Euskaraldia

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa