Euskaltzaindiaren araua (z gero)

  1. Kasu guztietan -(e)z gero idatz bedi: hori eginez gero, hori egin duzunez gero.
  2. Orduekin, eta oro har denbora posposizio gisa, ezkero ere idatz daiteke: hamarrez gero / hamarrak ezkero, zortziez gero / zortziak ezkero, San Ferminez gero / San Ferminak ezkero, atzoz gero / atzo ezkero.
  3. Honezkero, horrezkero eta harrezkero aditzondoak, era horretan idatziko dira, horrela erabili baitira euskararen literatura tradizioan, nahiz horrezkero aditzondoaren maiztasuna beste biena baino askoz ere apalagoa den.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

BISERA GORRIA