Zer gertatuko da urez betetako edalontzien bitartean papela jarriz gero?

Ikerketa galdera: 
Zer gertatuko da urez betetako bi edalontzien bitartean papera jarriz gero?

Hipotesia: 
Hasiera batean, ezinezkoa izango zela pentsatzen nuen, nire usteetan, urak goranzko bidea hartu ezin ez zuelako.

Materiala:
- Ura
- Hiru edalontzi
- Kolorantea
- Sukaldeko papera

Prozesua:
1. Hiru basoak bata bestearen ondoan jarri
2. Alboetako basoetari, erdi ingururarte ura bota
3. Alboko basoetan papera jarri beste muturra erdiko basoan jarriz
4. Zer gertatzen den ikusi

Froga:
















Ondorioa:
Hau, likidoek grabitatearen aurka igotzeko duten gaitasunarengatik gertatzen da, hodi txiki edo kapilarren bidez. Bertan kohesio deituriko indar bat sortzen da. Kohesio indarrak molekulak elkarrekin erakartzen eta eusten dituen indarra da. Likidoen molekulak elkartu egiten dira. Ikus daiteken bezala, ura sukaldeko paperarekin elkartzen da likidoaren beste molekuletan oso ondo lotuta daudelako. Beraz, sukaldeko paperarekin elkartu egingo da eta erdian dagoen edalontzia urez beteko da, gutxi gora behera, uraren maila berdina izan arte. Amaieran, edalontzi guztiek izango dute ur kantitate berbera.

Prozesu hau, naturan beste hainbat lekutan ikus daiteke. Adibidez, landarerian. Kasu honetan, landareek sustraietatik hostoetara ura mantenugaiekin garraiatzea ahalbidetzen du ekintza kapilarrak.






Emakume zientzialaria:

Natalia Gutiérrez Roa, Universidad Catolica del Norte-ko irakaslea eta proiektu honetako zuzendaria da. Bere ikerketa, landareen kapilaritatea ur gaziarekin aztertzea  izan zen. Ikerketa hau burutzeko, tomate “cherry-ak”, zerbak eta itsasoko ura erabili zituen, bereziki produktuak gazitasun tolerantzia handia zutelako. Ikerketa aurrerantz joan ahala Nataliak aztertu zuenaren arabera, kapilaritatea likidoen propietate bat da. Proiektu honen berezitasunetako bat, itsasoko ura zuzenean erabiltzea zen, hau da, ozeanotik datorren ur gaziari, gatza kendu gabe proiektua bermatzea, berak esan zuenaren arabera.



Informazio-iturriak:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Kapilaritate
https://www.youtube.com/watch?v=ss8Xbx-FYBo
https://agriculturers.com/logran-producir-hortalizas-con-agua-de-mar-sin-desalar/
https://www.youtube.com/watch?v=3rNyJpfxMIE



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa