Azkueren 922 idazlan katalogatu eta digitalizatu ditu Euskaltzaindiak
Euskaltzaindiak Resurreccion Maria Azkuek 64 urtetan argitaraturiko 922 idazlanak katalogatu eta digitalizatu ditu, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta Jakin Fundazioaren laguntzarekin.
Azkue lehen euskaltzainburuaren izena eta izana birgogoraraztea da helburua, haren lanak atondu eta teknologia berrien bitartez gizarte osoaren eskura jarriz. Aurrerantzean, haren lan argitaratuak Sarean izango dira eta horretarako ezinbestekoa izan da Jakin Fundazioaren laguntza, berak egin baitu digitalizazio lana eta atonketa".
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina