KONTXAKO HAUR GALDUAK
KONTXAKO HAUR GALDUAK
Kontxako haur galduak; Seve Calleja, Erein, 2016
Liburu honetako protagonistak Urko, Ainhoa, Malen, Denis eta Felix dira. Denis eta Felix frantsesak dira eta Urko, Ainhoa eta Malen Donostiarrak.
Kontakizun hau jai batzuetan gertatzen da, Donostiako jaietan hain zuzen. Bost neska-mutil hauek abenturazko momentu bat bizitzera joango dira, izan ere jaiak beste modu batera bizi nahi zituzten. Piraten abordaiaren jaia bizi nahi dute. Santa Klaran amaitzen dute, uharte bat da altxorrez, abenturaz eta misterioz betea. Hasieran bihurrikeria ematen zuena beldurraren aurkako desafio bat sortuko da. Baina gure protagonistak elkartu egingo dira eta uharteko tontorretik gauza batez bermatuko dira, behintzat, marinel onek, gauza txarrak gertatzean maniobrak egin ditzaketela, timoia bide onetik eraman dezakete. Baina historian zehar zer gertatuko zaie uhartean?
Nire iritziz, arina da irakurtzeko, horrela definituko nuke liburu hau “arina”. Kapitulu motzak dira. Liburu motzak irakurtzea maite duenari hau gomendatuko nioke. Eta gainera liburu honetan besteen lekuetan jarriko zara, enpatia edukiko zenuke.
Bestalde sentimendu nahasketak ageri dira liburuan: Adiskidetasuna, laguntasuna, misterioa, poztasuna…
Borja Bernalte Canas, 2019ko urtarrilaren 3a
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina