Nire izenaren gorabeherak

nire izenaren gorabeherak-alice vieira-9788434835177
Idazlea: Alice Viera
Argitalpen data: 2003
Argitaletxea: EDICIONES SM

Liburu honetan, emakume bat da hasierako protagonista, emakumea haurdun dago.
Oraindik ez dakite zer izen jarri semeari,
liburu bat irakurtzen dagoenez liburu horretako protagonistaren izena jartzea erabakiko du,
Anelise, baina aitonari eta amonari ez zaie gustatzen.


Beste liburu bat irakurtzen hasten denean erabakia aldatuko du,
eta Silvia deitzea erabakiko du.
Azkenean Silvia izenarekin geratu behar direla ematen duenean umea jaio eta mutila
atera da eta Abilio deituko diote semeari.


Semea jaio eta urte batzuetara, Abiliok, bere izena zergatik jarri zioten jakin nahiko du,
baina inork ez dio ezer esaten.
Zergatik deituko da Abilio? Zer gertatu zen gau hartan? Nork aukeratu zuen?

Niri liburu hau asko gustatu zait, gure adineko mutil baten inguruan hitz egin arren
beste garai batekoa da eta horri esker garai hartako gauza gehiago ulertu ditut.
Gainera oso dibertigarria da eta gure adineko gazteei gomendatuko nieke.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

BISERA GORRIA

Ezekiel, ohar kritikoa.