Sarrionandia musikatua


         Olerkitik musikara. Belaunaldi ezberdinetan, Euskal Herriko musikari ezberdinek, Joseba Sarrionandiaren 145 poema baino gehiago musikatu dituzte.  Musikari ezberdinen lanak baliatuz «Gure oroitzapenak, poema musikatuak» disko-liburua osatu dute. Sarrionandiak berak pieza bakoitzari iruzkina idatzi dio eta Maite Mutuberria ilustratzaileak irudiz jantzi ditu. 

         Josebaren poemak musikatu zituen lehen musikaria Ruper Ordorika izan zen eta geroago beste musikari batzuek ere abestu dituzte, besteak beste, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Joseba Irazoki, Anari, Audience, Mursego, Zea Mays, Berri Txarrak, Amorante, Ken Zazpi, Izaki Gardenak, Libe, Mice, Rafa Rueda, Mikel Urdangarin, Igor Arzuaga, Gose, Iñigo Muguruza, Andoni Basterretxea....

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Filmin euskaraz

Ezekiel, ohar kritikoa.

Ohar kritikoa - Ezekiel