Mezuak

Festa

Irudia
  FESTA Izenburua: Festa Idazlea: Jasone Osoro Argitaletxea: Elkar Argitalpen data: 2021 Sofia izena duen neska gazte eta dibertigarri baten bizitzan gertatutako nahi gabeko aldaketa kontatzen da.  Udari hasiera emateko Elortza anaiek festa bat egitea adostuko dute.  Bertara gonbidatuta egongo dira Sofia eta bere lagun mina den Andrea.  Bertan gazte, alkohol, musika,... eta beste hainbat festetan aurki daitzekeen gauzez  inguratuta egongo dira bi neska gazteak. Ondorioz, giro horretan murgilduko dira Baina erabaki horrek ez du ezer onik ekarriko. Izan ere, Sofiak nahi gabeko haurdunaldi bati egin beharko dio aurre.  Zer egingo du Sofiak nahi gabeko haurdunaldiarekin eta bere bizitzan gertatutako aldaketa konpontzeko? IRITZIA Azkar irakur daitekeen liburu erotiko bat da Festa ; horrez gain, oso dibertigarria eta emozio beterikoz liburu bat ere bada. Kapituluak, oro har,  laburrak eta entretenigarriak dira. Guztia protagonisten baitan gertatzen da, prota...

Eskularru beltzak; ikasbidaia

Irudia
  Izenburua: Eskularru beltzak; Ikasbidaia Idazlea: Jasone Osoro Argitaletxea: Elkar Argitalpen data: 2018 Oraingo honetan gure Eskularru Beltzak taldea eta baita Sua taldea ikasbidaia antolatzen daude. Arraroa dirudien arren, bi taldeak elkar lanean ari dira bidaia hori izugarria izateko, nahiz eta bakoitzaren bizitzak hankaz gora izan. Beyonce urduri dago telesailaren grabaketekin, Karrek nahikoa dauka bere berri txarrarekin eta etxeko egoera berrira ohitzen; Beire, berriz, Lete eta Babaren sekretua jakinda, haserre sentitzen da. Lindak, ordea, azken aldian nahi izan ez duen protagonismoa kudeatzen ikasi behar du.  Ikasbidaia hau Maltara egingo dute. Bertan bakoitza bere sentimenduak alde batera uzten saiatuko da, jende berria ezagutuko dute, Beire maitemindu egingo da, baita Baba ere… Zer gertatuko da Sua taldearekin hasarre jarraitzen badute?  Ikasgelako kideak bidaiatik etxera itzultzean ezuzteko bat gertatuko da, zer izango ote da ezuzteko hori? Iritzia: Aurreko b...

Jende Likidoa

Irudia
  Jende Likidoa Idazlea: Nerea Arrien Azaleko irudia: Judit Arrien Argitaletxea: Erein  Argitaratze data: 2021eko martxoa Liburu honek uraren zikloari buruz hitz egiten du, bizitzaren zikloari erreferentzia eginez. Bertan, itsas mitologiatik urrun dabiltzan mota askotako pertsonak ezagutu ditzakezu, horien artean: Mai Elkano, Gari Drake, idazlea, Diane etab. Bakoitza, uraren zikloko zati batean bizi da, adibidez: lurrunketa, kondentsazioa, izoztea, urtzea,... eta bere bizitzaren egoera, amodio istorioa edota bizipenak kontatzen ditu, lehenengo pertsonan. Baina,  dena, itsasoarekin, uraren zikloarekin,... zerikusia daukan metaforak erabiliz. Zein izango da bakoitzaren historioa? Egia ote da uraren zikloa bizitzaren zikloaren antzerakoa dela?  Iritzia:  Liburu hau asko gustatu zait, izan ere, bizitzaren beste ikuspuntu bat erakusten du, eta metaforak liburuari bizitza asko ematen diote. Istorioak oso interesgarriak eta politak iruditu zaizkit, eta gainera, os...

Egun beltzetan, jolas beltzak

Irudia
Egilea : Fernando Morillo Izenburua : Egun beltzetan, jolas beltzak Argitaletxea : Erein Argitalpen data : 2008 Azala : Juan Luis Landa                     Liburu honetako protagonista Beltza deitzen da; honek, bere lagun taldeak eta berak txikitan bizitzen zituzten gudak dakartza gogora.      Ezerekin hasi baino lehenago, narratzaileak (Beltzak) kapitulu bakoitzean pertsonaia desberdin bat deskribatzen du beraien azalean jartzen saiatzeko.      Horrez gain, liburu guztian zehar gure protagonistak bizitzaren zentzua aurkitu nahi du eta horrekin batera bere burua hobeto ezagutu. Lagunen artean gatazkak egongo dira, gehien bat amodio kontuekin...      Protagonistak Marta izeneko adiskide bat gustuko du eta hau Marta bereganatzen saiatzen den bitartean, Dani izeneko beste lagun bat hauen bien artean sartu eta oztopo ugari jarriko ditu; Beltza izugarri haserraraziz. Konponduko al dira? ...

Jara: Bikiak eta bikoteak

Irudia
Egilea: Jasone Osoro Izenburua: Jara: Bikiak eta bikoteak Argitaletxea: Begiko Lehen argitaldia: 2018         Jarak bere txikitako maiteari, Urkori, musu bat ematea lortzen du, aldiz, Jara erabat nahastuta dago. Ez daki Urkorekiko zer sentitzen duen. Horrez gain bi anai-arreba berri iritsiko dira herrira, Xabat eta Nora, honek gehiago nahastuko ditu gauzak, Xabat lagun bat baino gehiago izango dela konturatuko da. Nor aukeratuko du Jarak? Urko edo Xabat?           Jara eta Ihintza, bere lagun mina, maitasunaren kontuetan adituak izango dira, aldiz, maitasunaren kontu hauek beraien artean tentsio apur bat sorraraziko du. Horrez gain, gurasoek Jarari berri txar bat emango diote, berri honek Jararen bizitza osoa aldatuko du. Jara, ordea, ez da berri txarrak edukiko dituen bakarra, Ihintzak ere berri txar bat edukiko baitu bere osasunarekin zerikusia edukiko duena. Zein izango ote dira Ihintzaren eta Jararen berriak? Nola bukatuko dute m...

Amaren eskuak

Irudia
AMAREN ESKUAK      Kaixo guztioi! Orain arte bezala, uda guztietan euskarazko liburu bat irakurtzen ibili gara, eta horren inguruko ohar kritikoa egin. Oraingoan ere egin dugu lan hori DBH-4ko ikasleok...  Beraz, hemen uzten dizuet nik udan irakurritako "amaren eskuak" liburuaren inguruko laburpentxo bat:  Idazlea : Karmele Jaio  Izenburua : Amaren eskuak  Argitaletxea : Elkar Ilustratzailea : Borja Goitia  Argitalpen data : Lehen argitaraldia 2006ko otsailean eta azkena, 2014ko azaroan.     Izenburuak dioen bezala, ama (Luisa) da liburuko protagonista.  Burua galduko du egun batetik bestera eta egoera hau, ez da bat ere erraza izango bere alaba Nerentzat; egunero joan beharko baita ospitalera, lan egiten duen erradakzioan arazoak izango ditu, bere bikote Lewisekiko harremanak ez dira une onenean egongo (bere lehengo bikote Karlosen inguruan ez du ezer jakingo Lewisek eta hau, herrira bueltatuko da Nerearekin hitz egiteko asmo...

Zinematika dantzaria

Irudia
Kaixo Guztioi! Ni Maddi naiz, DBH4-ko ikasle bat. Gaur klasean gure Fisika eta kimikako irakasle Amaiak, gure gaia zinematika izango dela esan digu. Horregatik, gaian murgiltzea erabaki dut, eta niri gehien gustatzen zaidanarekin zerikusia duela ikusterakoan, topatutakoa blogean argitaratzea pentsatu dut. Lehenengo ikusi dutena, energia zinematikoaren definizioa izan da (Zinematika fisikaren adar bat da, zeinak objektuen higidura deskribatzen eta aztertzen baitu, higidura hori sorrarazi duten kausak kontuan izan gabe),  eta hau irakurtzerakoan zera pentsatu nuen: ez al du zinematikak gorputz baten mugimendua aztertzen? Orduan konturatu nintzen dantzak eta zinematikak zerikusi handia dutela. Izan ere dantzan mugimenduak, etengabe arindu eta bizkortzen dira: