Jende Likidoa

 Jende Likidoa


Idazlea: Nerea Arrien

Azaleko irudia: Judit Arrien

Argitaletxea: Erein 

Argitaratze data: 2021eko martxoa


Liburu honek uraren zikloari buruz hitz egiten du, bizitzaren zikloari erreferentzia eginez. Bertan, itsas mitologiatik urrun dabiltzan mota askotako pertsonak ezagutu ditzakezu, horien artean: Mai Elkano, Gari Drake, idazlea, Diane etab. Bakoitza, uraren zikloko zati batean bizi da, adibidez: lurrunketa, kondentsazioa, izoztea, urtzea,... eta bere bizitzaren egoera, amodio istorioa edota bizipenak kontatzen ditu, lehenengo pertsonan. Baina,  dena, itsasoarekin, uraren zikloarekin,... zerikusia daukan metaforak erabiliz. Zein izango da bakoitzaren historioa? Egia ote da uraren zikloa bizitzaren zikloaren antzerakoa dela? 



Iritzia: 


Liburu hau asko gustatu zait, izan ere, bizitzaren beste ikuspuntu bat erakusten du, eta metaforak liburuari bizitza asko ematen diote. Istorioak oso interesgarriak eta politak iruditu zaizkit, eta gainera, oso errealistak.  Bestalde, metaforak batzuetan, aspertu egin izan naute, eta beste batzuetan asko kostatu zaizkit ulertzea. Halere, liburu hau, amodiozko istorioak gustoko dituzten pertsonei gomendatzen diet. 


Nahia Irazu Molero 

2021-09-06


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

BISERA GORRIA

Ezekiel, ohar kritikoa.

Bait-partikula