Jara: Bikiak eta bikoteak

JARA, BIKIAK ETA BIKOTEAK | JASONE OSORO | Casa del LibroEgilea: Jasone Osoro
Izenburua: Jara: Bikiak eta bikoteak
Argitaletxea: Begiko
Lehen argitaldia: 2018


        Jarak bere txikitako maiteari, Urkori, musu bat ematea lortzen du, aldiz, Jara erabat nahastuta dago. Ez daki Urkorekiko zer sentitzen duen. Horrez gain bi anai-arreba berri iritsiko dira herrira, Xabat eta Nora, honek gehiago nahastuko ditu gauzak, Xabat lagun bat baino gehiago izango dela konturatuko da. Nor aukeratuko du Jarak? Urko edo Xabat?



        Jara eta Ihintza, bere lagun mina, maitasunaren kontuetan adituak izango dira, aldiz, maitasunaren kontu hauek beraien artean tentsio apur bat sorraraziko du. Horrez gain, gurasoek Jarari berri txar bat emango diote, berri honek Jararen bizitza osoa aldatuko du. Jara, ordea, ez da berri txarrak edukiko dituen bakarra, Ihintzak ere berri txar bat edukiko baitu bere osasunarekin zerikusia edukiko duena. Zein izango ote dira Ihintzaren eta Jararen berriak? Nola bukatuko dute maitasunaren kontuekin? Zer gertatuko da Urko eta Jararekin?


        Niri liburu hau asko gustatu zait, izan ere, gazte bati egunerokotasunean gertatzen zaizkion arazoak kontatzen ditu, beraz, honek pertsonaiekiko enpatia bat sortzea errezten du. Gainera, irakurterraza eta laburra da.



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

BISERA GORRIA

Ezekiel, ohar kritikoa.