Egun beltzetan, jolas beltzak


Egun beltzetan, jolas beltzak (Basque Edition) eBook : Grande, Fernando  Morillo: Amazon.es: Tienda Kindle
Egilea: Fernando Morillo
Izenburua: Egun beltzetan, jolas beltzak
Argitaletxea: Erein
Argitalpen data: 2008
Azala: Juan Luis Landa

    
    
    
    Liburu honetako protagonista Beltza deitzen da; honek, bere lagun taldeak eta berak txikitan bizitzen zituzten gudak dakartza gogora.
    Ezerekin hasi baino lehenago, narratzaileak (Beltzak) kapitulu bakoitzean pertsonaia desberdin bat deskribatzen du beraien azalean jartzen saiatzeko.
    Horrez gain, liburu guztian zehar gure protagonistak bizitzaren zentzua aurkitu nahi du eta horrekin batera bere burua hobeto ezagutu. Lagunen artean gatazkak egongo dira, gehien bat amodio kontuekin...
    Protagonistak Marta izeneko adiskide bat gustuko du eta hau Marta bereganatzen saiatzen den bitartean, Dani izeneko beste lagun bat hauen bien artean sartu eta oztopo ugari jarriko ditu; Beltza izugarri haserraraziz.
Konponduko al dira? Nor aukeratuko du Martak? Protagonistak bere burua hobeto ezagutuko du?



    Ikaragarri gustatu zait liburu hau, gehien bat, hasieratik amaierara jarraitzen den tonu lasaiagatik. Hori gutxi balitz, ez da batere astuna egiten bertan hainbat historia desberdin kontatzen baitira.
Honegatik guztiagatik, 14-16 urteko irakurleentzat gomendatuko nukeen liburua da.
Anima zaitezte irakurriz gozatzera!


M. Ajuria
2021-07-30

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sodioaren Eredu Atomikoa

Bait-partikula