Eskularru beltzak; ikasbidaia
Izenburua: Eskularru beltzak; Ikasbidaia
Idazlea: Jasone Osoro
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen data: 2018
Oraingo honetan gure Eskularru Beltzak taldea eta baita Sua taldea ikasbidaia antolatzen daude. Arraroa dirudien arren, bi taldeak elkar lanean ari dira bidaia hori izugarria izateko, nahiz eta bakoitzaren bizitzak hankaz gora izan. Beyonce urduri dago telesailaren grabaketekin, Karrek nahikoa dauka bere berri txarrarekin eta etxeko egoera berrira ohitzen; Beire, berriz, Lete eta Babaren sekretua jakinda, haserre sentitzen da. Lindak, ordea, azken aldian nahi izan ez duen protagonismoa kudeatzen ikasi behar du.
Ikasbidaia hau Maltara egingo dute. Bertan bakoitza bere sentimenduak alde batera uzten saiatuko da, jende berria ezagutuko dute, Beire maitemindu egingo da, baita Baba ere… Zer gertatuko da Sua taldearekin hasarre jarraitzen badute?
Ikasgelako kideak bidaiatik etxera itzultzean ezuzteko bat gertatuko da, zer izango ote da ezuzteko hori?
Iritzia:
Aurreko bi liburuak bezela, hau ere asko gustatu zait, izan ere, edozein egoera dela ere protagonista hauek aurrera egiten saiatu dira era batera edo bestera eta niri horrek indarra adierazi dit edozer gauza dela ere aurrera egiten jarraitzeko.
Elene Garcia
2021-09-22
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina