Amaren eskuak

AMAREN ESKUAK 


   Kaixo guztioi! Orain arte bezala, uda guztietan euskarazko liburu bat irakurtzen ibili gara, eta horren inguruko ohar kritikoa egin. Oraingoan ere egin dugu lan hori DBH-4ko ikasleok... 
Beraz, hemen uzten dizuet nik udan irakurritako "amaren eskuak" liburuaren inguruko laburpentxo bat: 


Amaren eskuak: 258 (Literatura) : Jaio Eiguren, Karmele: Amazon.es: Libros

Idazlea: Karmele Jaio 
Izenburua: Amaren eskuak 
Argitaletxea: Elkar
Ilustratzailea: Borja Goitia 
Argitalpen data: Lehen argitaraldia 2006ko otsailean eta azkena, 2014ko azaroan. 


   Izenburuak dioen bezala, ama (Luisa) da liburuko protagonista. 
Burua galduko du egun batetik bestera eta egoera hau, ez da bat ere erraza izango bere alaba Nerentzat; egunero joan beharko baita ospitalera, lan egiten duen erradakzioan arazoak izango ditu, bere bikote Lewisekiko harremanak ez dira une onenean egongo (bere lehengo bikote Karlosen inguruan ez du ezer jakingo Lewisek eta hau, herrira bueltatuko da Nerearekin hitz egiteko asmoz)… Beraz, izeko Doloresi deituko dio guztia konpontzen laguntzeko asmoz. Zorionez, amak ezagutu egingo dio, eta farora eramateko erregutuko dio. Zergatik izango ote da? Zer gerta liteke Nerea eta Lewisen arteko harremanarekin? Eta Karlosekin? 

   Oso liburu interesgarria iruditu zait. Alde batetik, gizartean ematen den errealitateko parte da eta. Bestalde, nahiko ulerterraza da, hala ere badu bere xarma, izan ere, zenbaitetan gauzak ironia puntu batekin azaltzen dira eta metafora zein esapide asko agertzen dira. Bukatzeko, istorioa liburuko gai garrantzitsuenarekin bukatzen bada ere (amaren kontua), zertxobait falta zaiola deritzot, hau da: Karlos eta Nerearen arteko harremanari buruzko elkarrizketa bat ageri beharko litzatekeela pentsatzen dut. Dena den, ez agertzeak, bakoitzari zer gerta daitekeen pentsatzera eramaten gaitu eta hori ere polita da. 
Beraz anima zaitezte eta irakurri! Pentsatzeko asko ematen du eta!



                                                                                                                                Ainhize Belar 
                                                                                                                                  2021/09/07


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

BISERA GORRIA

Ezekiel, ohar kritikoa.

Bait-partikula