Festa

FESTA | Elkar Argitaletxea

 FESTA


Izenburua: Festa

Idazlea: Jasone Osoro

Argitaletxea: Elkar

Argitalpen data: 2021



Sofia izena duen neska gazte eta dibertigarri baten bizitzan gertatutako nahi gabeko aldaketa kontatzen da. 


Udari hasiera emateko Elortza anaiek festa bat egitea adostuko dute.  Bertara gonbidatuta egongo dira Sofia eta bere lagun mina den Andrea. 


Bertan gazte, alkohol, musika,... eta beste hainbat festetan aurki daitzekeen gauzez  inguratuta egongo dira bi neska gazteak. Ondorioz, giro horretan murgilduko dira Baina erabaki horrek ez du ezer onik ekarriko. Izan ere, Sofiak nahi gabeko haurdunaldi bati egin beharko dio aurre. 


Zer egingo du Sofiak nahi gabeko haurdunaldiarekin eta bere bizitzan gertatutako aldaketa konpontzeko?


IRITZIA


Azkar irakur daitekeen liburu erotiko bat da Festa; horrez gain, oso dibertigarria eta emozio beterikoz liburu bat ere bada. Kapituluak, oro har,  laburrak eta entretenigarriak dira. Guztia protagonisten baitan gertatzen da, protagonistek bere ikuspuntutik azaltzen baitituzte gertaerak.


Bestalde, eleberri honetan, neska gazteen nahi gabeko haurdunaldietan  zer nolako arriskuak dituen erakustea lortu du idazleak. Baita ere, sentimendu-nahaste asko islatzea asmatu du: adiskidetasuna, maitasuna, amorrua, kezka,... eta dena eleberri erotiko baten murgilduta. 


Erotismo liburuak maite dituenarentzat oso eleberri aproposa da Festa. 



2021-08-07 L. Reta

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Filmin euskaraz

Ezekiel, ohar kritikoa.

Ohar kritikoa - Ezekiel