Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2015

Malariari aurre egiteko eltxo transgenikoak

Irudia
Kaliforniako Unibertsitateko zientzialariek m alariari aurre egiteko erresistenteak diren eltxo transgenikoak sortu dituzte.  CRISPR/Cas9 teknika erabili dute eltxo transgeniko horiek sortzeko eta  ondorengoen % 99k heredatzea antigorputzaren genea, eta ikusi dute genea aktiboa dela eltxo horietan.   Teknika, hau, arrotzen ari da azkenaldian, izan ere, lehen aldiz erabili zuten Txinan giza enbrioiak eraldatzeko eta gaur egun, ikertzaile eta aditu nagusiak teknika honen erabilera ari dira eskatzen. http://zientzia.eus/artikuluak/malariari-aurre-egiteko-balio-dezaketen-eltxo-tran/

Marteko ura martetarrena da

Irudia
Marten ur likidoa egon daitekeela iradokitzen duten zantzuak aurkitu izana asteko zientzia-albistea bihurtu da. Horrekin lotuta, Marten bizidunak aurkitzeko aukera aipatu dute bai zientzialariek bai kazetariek, eta indartu egin da gizakiak Martera bidaltzeko egitasmoa. Alabaina, Martera bidaiatzerako oztopo handi bat gainditu behar dela ohartarazi du  Lee Billings adituak  Scientific American  aldizkarian . Oztopo hori ez da distantzia, dirua edo politikarien edo gizartearen babes-falta, baizik eta balizko martetarrak eta haiei zor zaien errespetua. Billingek gogorarazi duenez, 1967ko Nazio Batuen Kanpo Espazioaren Itunak gure mundutik kanpo dauden beste munduak kutsatzea debekatzen du. Marteren kasuan, 2002an, bizidunak hazteko leku aproposenak identifikatu eta "babes bereziko leku" izendatu zituen COSPAR nazioarteko erakundeak. Hala, Marten dabiltzan ibilgailuek ezin dute leku horietarako joan, badaezpada ere. Kontuan izanda robot batean Ilargian bi urte eta erdi...

Izan zen, da eta izango da

IZAN ZEN, DA ETA IZANGO DA Laiaren egunerokoa, 2015-11-05 Pi, Pi, Pi… Ez nuen sinisten gertatzen ari zena. Gela txuri baten nengoen, jende asko zegoen eta oso pozik ez zeudela nabaritzen zen. Jende guztien artean, nire gurasoak, amama, eta osaba-izeba batzuk zeuden. Norbait zegoen ohe baten gainean baina ez nekien nor zen, ez nengoen oso seguru. Nire familiakoak eserita zeuden eta bat baino gehiago negar batean. Hau dena ikustean, ez nintzen pertsona sentitzen, ez nekien non nengoen, zer gertatzen zen, zergatik nengoen hemen… Altxatu, eta nire aitite ikusi nuen ohe horretan. Ospitale bat zen. Nire aitonarengana hurbildu, eta begiak itxita zituela eta ez zuela berbarik egiten ikustean, ikaratu egin nintzen. Nire gurasoek eskutik hartu, eta kotxean etxera eraman ninduten. Ez nuen ezer ulertzen. Hurrengo egunean ulertu nuen dena. Nire aitona eta amona, etxean zeuden, eta momentu batetik bestera, nire aitona ez zen hitz egiteko gai. Hori bezain laster, ez zen gorputz erdi mugitzeko ...

Reportaje

Aqui teneis nuestro reportaje sobre la situacion del euskera en Elorrio.

Globo aerostatikoak

Irudia
Globo aerostatikoen funtzionamendua. Zer erreakzio mota gertatzen da? Nola igotzen da? Zer gertatzen da presio atomosferikoarekin? Zein arrisku daude? Capadocian gertatutako istripua (2013) ikusi Bideoan azalpen laburra...

Kritika

EZEKIEL NORA EZEAN Idazlea: Jasone Osoro                     Igor Igartiburu Izenburua: Ezekiel nora ezean                  2015-11-10 Argitaletxea: Elkar Lehen argitalpena: 2012 Ezekiel 15 urteko gazte bat da eta bere ama eta bere arreba Mariarekin bizi da etxean. Egun batean eskolatik atera eta bere aitarekin topatuko da eskola irteeran, Ezekiel txikia zenean bere aitak etxetik alde egin zuen, baina, Ezekiel haserretu eta ama eta arrebari kontatuko die gertatutakoa. Ama haserretu egingo da, baina Maria, berriz, poztu egingo da aita ezagutu nahian. Aitak bere etxean afari bat prestatuko du Ezekiel eta Mariarekin egoteko eta han Gloria, aitaren emaztea eta Gloriaren alabarekin, Naroa, topatuko dira. Naroak 15 urte ditu eta Ezekielek gustuko izango du, baina, betidanik gustuko izan duen nes...

AHJ balorazioak

Kargatzen...

Juantxoren istorioa (Euskarazko narrazioa)

Juantxoren istorioa   Goiz-goizetik Juantxori iratzargailua zarata batean hasi zitzaion, lehenbailehen altxatu eta itzali egin zuen, bere aita eta ama ez itzartzeko. Astiro leihora gerturatu zen, pertsiana igo eta euria ari zuela ikusi zuen. PUM!, entzun zen etxe guztitik: Juantxok berogailuari kolpe bat eman zion, eta amak bere logelara gerturatu eta itzelezko haserrearekin errieta egin zion. Egun horretan oso triste ikusten zitzaion, altxatu orduko leihotik begiratu eta euria ari zuela ikusi zuelako, eta gainera bere amaren errieta itzel bat jasan zuelako . Bere egun horretako plana, skatea hartzea eta skate parkera joatea zen, baina eguraldi txar honekin ezingo zen hara joan, eta ariketa berriak ikasi. Juantxori munduan gehien gustatzen zaiona, patinatzea da, eta ariketa eta salto berriak ikastea, baina ezin joan. Burumakur, telebista ikustera joan zen, eta denbora bat eman zuen goizeko lelokeriak ikusten, baina bat-batean ideia zoragarri bat iruditu zitzaion: txo...

Zoriontasunetik, tristeziara

2002ko uztailaren 14a, hura zen nire lehen urtebetetze eguna ospatu behar genuen eguna. Berez uztailaren 9tik atzeratu genuen 14ra denok elkarrekin egotegatik, baina berriz ere data hura atzeratu egin behar izan genuen. Baina oraingoan arazo grabe eta larriago batengatik. Nire aitonaren heriotza tragiko eta mingotsagatik. Aitonari asko gustatzen zitzaizkion haurrak, kasu honetan bere semeek seme- alabak izatea, eta hura izan zen bere semeetako handienak beretzat izan zuen zortea. Ni neu, bere lehen biloba. 2001eko udan jaio nintzenez, aitona eta amona oporretan zeuden jaioterrian eta ezin izan ninduten jaio bezain laster ikusi. Nire gurasoek bazekiten munduko ilusiorik handiena egingo ziola aitonari ni ezagutzea. Orduan hilabete bat sikiera neukanean autoan muntatu ninduten aitona eta amonaren herrira eramateko, bidaia oso luzea zen eta gurasoak kezkatuta zeuden nire lehenengo bidaia hura nola jasango nuen pentsatuz. Zortzi orduren ondoren, iritsi zen momentua aitonak gehien espero...

Narrazioa

Orbitetatik kanpo Ahizpa maitea:       Lehenik agurrik beroenak.       Nire egoera azaltzeko idazten dizut gutun hau.      Jadanik urte bat bada etxetik alde egin zenuen unetik. Urtebete, zure berririk ere jakin gabe sufritze latz honetan gaudenetik, edo ondo zabiltzan jakiteko aukera eder hori galdu genuenetik. Baina zu atmosferako orbitetatik kanpo zauden bitartean, hemen mundua ez dago geldirik.     Orain neguaren lehen egun gogor horietan gaude, hotza eta egun beltzak besterik ez direnean ageri bezalako egun horietan. Zuk txikitatik gogoko izan dituzu egun horiek, bakardadean lasai uzten zizuten egunak zirela esaten zenidala daukat gogoan. Nik ere gogoko nituela esaten nuen harren barren barrenean banekien gorroto nituela, zure antzekoa izan nahi nuelako bakarrik esaten nuen, eta orain zu ez zaudela ez dauka zentzurik berdina esaten jarraitzeak. Egia da, gorroto ...

Ikerketa batek garagardoa bihotzerako ona dela ziurtatzen du

Irudia
Ikerketa batek garagardoa bihotzerako ona dela ziurtatzen du Bilbon  aurkeztutako azterketa n garagardo kontsumo moderatua dela esaten du efektu antioxidatzaile eta hantuaren aurkakoa da eta osasun kardiobaskularra hobetzen du . Aurkikuntza hau Bartzelonako Ramon Estruch doktoreak egina da, Bartzelonako Ospitale Clinic-ean egina eta hura 2015-10-15ean gaixotasun kardiobaskularren kongresuan aurkeztu zen. Ikerketan kardiobaskulan arrisku handia duten 55 eta 80 urte bitarteko gaixo taldearekin parte hartu da.  28 egunez emandako edari bat distilatua eta polifeno gabea , garagardo tradizionala eta garagardo alkoholik gabea, kontsumo moderatua gainditu gabeekin proba egin zuten. Hori dela eta gaixotasunarekin lotutako egonkortasuna, garagardo kontsumo moderatuan egin ondoren datu txarrak murriztu zirela kontuan hartuta, hoberako dela esan genezake Horrez gain , ikerketen arabera gorputzaren bolumena berdina izaten jarraituko du,  ...

Proiektua: Zer izango litzateke bizitza ametsik gabe?

Zer izango litzateke bizitza ametsik gabe?   Nazka eta gorrotoa eragiten dit gizarte antolaketak…. baina badut mutil gazte bat nire bihotzean une oro dudana. Mutil gaztea Mikel deitzen da eta hura oso ezaguna da momentu oro, lagun zein bere gelakideen artean.  Hura nire iritziz abenturazalea eta besteekin oso eskuzabala da, hori dela eta uste dut gehiegi hitz egiten dela berari buruz. Ni aldiz ez naiz oso ezaguna eta oso lotsatia naiz, batez ere mutilen kontua dela eta ez dela.   Hori dela eta adorez bete, eta bera konkistatu ahal izateko trikimailu bat otu zait, ni neu izatea, jendeari nire poztasuna adieraziz eta batez ere zintzotasunez jokatuz. Jendearekin harremanetan jarriz eta horrela mutilaren parte izanez. Gertatuko ez balitz nireak egingo du eta akabo komeriak.   Erabaki horren ondorioz, jendea nitaz barre egiten hasi da, dudan jarreragatik eta ez dut ulertzen nola, baina momentu batzuetan munduaren zilborra izango banintz bez...

Kritika eta Euskarako proiektua

Izenburua: Gezurrezko natura hila Egilea: Marinella Terzi Itzultzailea: Joxe Antonio Sarasola Argitaletxea: Ibaizabal-Ameslari Lehenengo argitalpena: 2012 Ingridek bihar hamasei urte bete behar ditu eta desiran dago egun handia heltzeko, zeren eta, bera denbora askoan egon da bere gurasoei esaten i-pad bat nahi duela. Bere lagunak, Jacobok, ordea,  ez diotela oparituko esaten dio. Egun handia heltzean gurasoek Ingridi liburu potolo baten itxurako pakete bat emango diote, hark bizkor zabalduko du eta liburu zahar bat oparitu diotela ikusiko du. Liburu horrek eguneroko baten itxura du, giltzarrapo bat duelako. Ingridek zertarako nahi du eguneroko bat giltzarrapo batekin ez badu giltzarik? Orduan, bere aitak opariaren bigarren zatia emango dio, giltza. Zabaltzerakoan, liburuaren lehen orrian Carmen Beltránen egunkaria  jartzen du. Hau Ingriden birramona da eta liburu hau lehenengo bere amonak izan du, amonak haren amari eman zion hamasei urte bete zituenean eta ...

Pernando amezketarra(kritika)

PERNANDO AMEZKETARRA Idazlean: Joxan Ormazabal Berasategi Editoriala: Elkar Lehen argitapena: 1981 Pernando Amezketako baserri batean bizi den protagonista da, hainbat abere izango ditu Pernandok. Herri guztiak ezagutuko du Pernando bere izaeragatik. Bertsoak abestea gustatuko zaio. Baserritar guztiak ahaleginduko dira Pernando txarto uzten, baina orain arte inork ezin izango dio berari bromarik egin, denerako du erantzuna, batzutan bertso modura erantzungo dizu. Pernando oso mutil abila da, berak nahi duen guztia lortuko du. Amezketarrak ez du dirurik poltxikoetan, eta egunero bazkalduko du musutruk. Emaztea kokoteraino dago berataz, ez delako batere txukuna. Pernando, egunero dabil bazkari bila, normalean beti erretorearengana edo jatetxeren batera joango da bazkari bila, baina beti musutruk bazkaltzea lortuko du. Zor askoko mutila da, baina ez dio asko axola. Modu batera edo bestera zorrak kentzea lortzen du. Inork lortuko al du behingoz Pernando txarto uztea? edo zorrak ord...

Ezekiel nora ezean

IZENBURUA : Ezekiel nora ezean EGILEA : Jasone Osoro ARGITALETXEA : Elkar URTEA : 2014         Bueltan dator Ezekiel bere istorioekin. Ezekiel, mutil gazte bat da, nerabezaroan dago eta badakigu, horrek zer dakartzan. Bere adineko edozeinek bezala, buruan, festak, neskak, ondo pasatzea, lokala… ditu eta ez du besteetan pentsatzeko gogorik ezta astirik ere. Ezekiel, bere amarekin eta Maria arrebarekin  bizi da aitak bakarrik utzi zituelako. Ezekielek ez du bere aitaren gaiari buruzko ezer jakin nahi. Ezekiel egunero bezala altxatu, eta eskolara joango da. Baina goiz bat ez da errutinaren barruan egongo. Berak dituen arazoak gutxi balira bezala, bere aitarekin elkartuko da. Bere aita, pozik eta beldurrez ikusiko du, baina bera berriz, haserre eta genio txarrez. Bere aitak esan dionez, herrira etorriko dira  bizitzera bere emazte berriarekin eta alaba berriarekin. Naroa izenekoa. Hortik dabil Elena, Ezekielen atzetik maiteminduta egongo balitz bezala. B...

EUSKALDUN BAT MARTEN

Irudia

Arotzaren Eskuak

Izenburua: Arotzaren Eskuak Egilea: Alberto Ladron Arana Argitaletxea: Elkar Lehenengo argitalpena: 2006 Ane Duhalde, neska bitxi bat da, eta bere aitona hil dela esaten diote, eta honekin batera bere aitonaren baserriaren herentzia jasoko du. Garbiketa lanak egiten dabilela lorategian, gorpu hil bat aurkituko du, hasiera batean ez du ezer egingo, baina egun  batean gorpua atera eta bi eskuak falta zaizkiola ohartuko da. Poliziari ez deitzea erabakiko du, eta hilketaren ikerketa bere kabuz egitea, izan ere, bere aitona hiltzaile bat zelakoan dago, eta bere aldetik susmo hori egia edo gezurra den aztertu nahiko du. Honela, hainbat jendearekin kontaktuan jarriko da, eta gutxinaka gutxinaka hilketaren datuak jasotzen joango da, honela, bere aitona hiltzaile bat izan zen susmoa areagotzen joango da, ez dauka ezer argi, baina ez du amore emango eta ikerketarekin jarraituko du. Nor izango ote da hiltzailea? Zer ondorio izango du gertatutakoa Aneren bizitzan? Ikerketaren ...

Kritika

Irudia
Egilea: Miren Agur Meabe Izenburua: Itsaslabarreko etxea Argitaletxea:  Aizkorri                        Urtea: 2001                                                                                                                                ...

Zientzia Txokoa

Irudia
Zelakantoek enbrioi-fasean birikak dituztela ikusi dute Zelakantoen eboluzioa ulertzea aspaldiko erronka da zientzialarientzat; izan ere, animalia urtarren eta lurtarren arteko katebegitzat jo izan da. Erregistro fosilean duela 410 milioi urtetik agertzen da, eta, urte askoan dinosauroekin batera desagertu zela uste izan badute ere, gaur egun zelakanto primitiboaren oinordeko diren bi espezie ezagutzen dira, bat Indonesian eta bestea Mozanbiken. Bada, azken horre n garapen enbrionarioa aztertuta, ohartu dira hasierako faseetan birikak dit uela.    Rio de Janeiroko Unibertsitateko ikertzaileek frogatu dute zelankantoaren enbrioiak, hasierako faseetan, badituela birikak; itxuraz, funtzionalak, gainera.  Garapenean aurrera egin ahala, ordea, beraien balioak galtzen joaten dira, eta helduarora iristerako, aztarna-organo bat baino ez da geratzen.    
NESKA BATEN HITZA *Argitaletxea: Ibaizabal *Idazlea: Alfredo Gómez Cerdá *Izenburua: Neska baten hitza *Argitalpena: 2014 Iñorrezi, idaztea asko gustatzen zaio, baina bere sekretua da; badu lagun berria, Teresa, neska lodia eta argia da ,  kanpotik beti alai, baina baditu bere berezitasunak ere. Bestalde, Fer mutil garai eta liraina da, Inorrezen lagun onenetarikoa. Baita ere, Inorrezi gustatzen zaion mutila. Eskolan komunak aldatuko dituzte, leku txiki bihurtuz, denak kexaka arituko dira. Teresa ere, bere fisikoari dagokiola eta, ez dauka ia lekurik ezer egiteko. Jolastoki guztietan hirurak batera Kleko Xikin tabernara joaten dira ogitarteko handi bat jatera. Egunak pasatuz doaz, Teresak kiroletako irakaslearekin lehia izango du eta Iñorrezi Ferrenganako sentimenduak areagotuko zaizkio. Hortik egun batzuetara Ferek eta Teresak sexu harremanak izango dituzte. Iñorrez minduta geratuko da, baina aldi berean pozik, izan ere, Ferrek apustu batengatik egingo du...

Kritika- Bidaia munduaren amaierara

Irudia
Izenburua: Bidaia munduaren amaierara Jatorrizko izenburua:   Resan Till Världens Idazlea: Henning Mankell Itzultzailea: Juan Mari Mendizabal Diseinua: Iturri Maketazioa/argitaletxea: Erein Urtea: 2005 Joel da protagonista eta aitarekin bizi da, Samuelekin, duela urte asko ama etxetik joan baitzen. Protagonista eskola bukatzear dago eta aita marinela duenez, momentu baten gogora etorriko zaio hura ere marinela izan daitekeela. Eskolatik etxera iristerakoan aita aurkituko du gutun bat eskuartean. Gutuna Elinok idatzi dio, hark taberna bat du Göteborgen, eta bertan amaren helbidea eta non egiten duen lan jarriko du. Halako batean Joeli ama bisitatzera joatea irudituko zaio, eta aita ados egongo da, eta egokiena eskola bukatzerakoan joatea da, horrela denbora gehiago izango dute bidaia antolatzeko eta hainbat datu esanguratsu lortzeko. Gainera aurreztu egin beharko dute, aitak ez baitu diru askorik irabazten. Eskola garaia amaitutakoan Stockholmera trenez abi...