alkohola nerabezaroan
ALKOHOLA NERABEZAROAN
Alkohola, gizarte honetan onartua dagoen droga,hau da, substantzia kimiko hilgarria da.
Jakin badakigu, substantzia honek, ez dituela oso eragin aberasgarriak, gehiengoak negatiboak baitira. Adibidez, osasun arazo larriak izateko aukera eragiten dizu. Horrez gain, nerabeei atzerakada gehien ematen dien ondorioa, alkoholaren azukrea da. Izan ere, jakinaren gainean gaude, alkoholak asko loditzen duela, eta sasoi honetan, fisikoak garrantzia handia duenez, kezka sortzen du.
.
Beraz, argi dagoen gauza, zera da; alkohola ez dela bat ere ona, bizitza izorratzen laguntzen dizun adiskide on bat besterik ez dela, eta hobe dela honen ondotik urruti ibiltzea.
Hori dela eta, konponbideak aurkitu behar dira, edo bestela pixka bat hausnartu. Horretarako hausnarketa sakon bat egitea komeniko litzaiguke, lehendabizi gure buruari galdera hau eginez: ondo pasatzeko alkoholaren beharra dugu?
Argi dago ezetz, zeren eta ostiral arrunt batean, lagunekin kalean itzel pasa dezakegu alkoholaren laguntzarik gabe.
Gainera ekintza honi uko egiteak, gure pertsonalitatea finkatzen lagunduko digute, zailena ezetz esatea baita. Ezetz esateko momentu horretan, gure buru erdiak baietz pentsatzen duela dio.“Alcoholicos Anonimos” elkartearen ikerketa batek, kasu hauetan inteligentzia erabili behar dela gomendatzen du, jakin badakigulako ekintza horrek kalte egingo digula. Hau, guk geure buruari harri bat botatzea bezalako ekintza bat baita, alaber, ekiditea hobe.
Azkenik, esan dezaket, alkoholak, bizitzako segunduak kentzen dizkigula, eta lehen erran bezala, memoria maila murrizten digu, gure buruari itzelezko kalteak eraginez. Gainera ikasi behar duguna, zera da zerbait lortzea nahi badugu, alkoholarengana zertan hurbildu ez dugula; lotsa kentzeko, ligatzeko… Beraz, bizitza gozatu dezagun alkoholaren laguntzarik gabe.
BIDEO INTERESGARRIA:
Saioa Arrasate
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina