DOPINA


Dopina kirolariaren errendimendu fisikoa handitzearren kirol erakundeek debekaturiko substantziak hartzea da. Hau da, dopatzea, drogatzearen sinonimo bezala erabil dezakegu, eta honela, drogak dituzten ondorio guztiak ditu dopatzeak.

Kirolari profesionalek irabazteko nahia oso barneratuta dute, izan ere, beraien emaitzen ondorioz bizi dira, eta askotan nahi hori pentsa baino arriskutsuagoa da. Askotan, pertsona askorentzat pentsa ezin diren gauzak egitera heldu dira, eta bai, dopinaren inguruan hitz egiten ari naiz.

Praktika hau pentsa baino orokortuagoa dago, Kristo aurretik haibat mende atzera hasi zen dopina praktikan ipintzen, Greziarrek egiten zituzten Olinpiadetako gizonek, substantzia berezi batzuk janariarekin batera jaten zituzten beraien errendimendua hobetzeko. Greziarren Olinpiadak abiapuntu bezala hartuta gaur egungo kirol askotan gertatzen dela hobeto uler genezake. Gai honekiko egiten diren estatistikei arrazoia emanez gero, substantzia ilegal gehien konsumitzen dituzten kirolariak txirrindulariak edo tenistak dira, baina gehienbat txirrindulariak. Datuak hauek izan arren, dopin kasuak kirol guztietan daude, futbolean, igeriketan, elurretako kiroletan… Adibidez, Alex Rodriguez, New York-eko beisbol taldeko jokalari oso famatua zena, 2001etik aurrera esteroideak kontsumitu zuela onartu zuen. Kirol honetaz adituak zirenentzat itzelezko kolpea izan zen. Baina dudarik gabe, gizartean oihartzun gehien izan duen kasua, Lance Armstrong-ena izan da. En el 2009, el famoso beisbolista de los Yankees de Nueva York, Alex Rodríguez, admite que había consumido esteroides   para mejorar el rendimiento mientras jugaba para los Vigilantes de Texas durante un periodo de tres años y desde inicios de 2001.

Lance, ez dakizuenentzat, Estatu Batuar txirrindulari oso famatu bat izan zen, bere garaian inoiz egondako txirrindularirik hoberena. 1998tik 2005era izan ziren 7 tourrak irabazi zituen gizona da, garai hartako umeen gogokoena, ilusio guztiak sorrarazi zien gizona da Lance Armstrong. Baina tamalez,7 urtez gezur sakon batean bizi izan da txirrindularitza. Urte haietan, hainbat akusazio izan ziren Lancen aurka, baina inoiz ez zen ezer zehaztu 2006.urtea heldu zen arte, orduan, ikerketa sakon bat zabaldu zen, eta horrez gero, Armstrong kirolariri egiten zizkioten analisiak ez zirela behar bezala ikertzen zehaztu zen. Analisiak hainbat substantzia ilegal zituela argi eta garbi ikusten baitziren. Kasu hau argira irten zenetik, anti-dopin kontrolak gero eta ugariagoak eta batez ere zehatzagoak dira, ezin dira honelako adibide gehiago egon, kirolaren kultura zikintzea bakarrik lortzen dute eta. Normala dirudien bezala, kasu hau argira irten bezain laster, hainbat kirolarik beraien ikuspuntu pertsonala eman dute, adibidez, Alberto Contadorrek, honelako hitzak esan zituen: “Esan zuenak ez zuen inor harritu, gogorra da txirrindulariaren munduaretzat, baina horrela agian puntu eta aparte bat egin geniezaioke kapitulu honi” Edo Novak Djokovik tenistak esan zuena ere zenbait esanguratsua dirudi: “Lotsagabeko bat da, oso tristea da kirolarentzat Armstrong bezalako kirolariak izatea, sufritzea merezi du” Lance, bere karrera osoan, dopina hainbat modutara praktikatu zuen. Resultado de imagen de armstrong

Dopina praktikatzea pentsa baino errazagoa dela esan genezake, anti-dopin kontrol batean positibo emango zuen substantzia asko farmazia batean adibidez topa genezake eta. Medikuak errezetatzen dizkigun medikamenduak zure gorputza %100era badago kontsumitzeak dopina izango litzateke. Baina nola ez, badaude dopin mota gehiago, eta zoritxarrez praktikan gehien jartzen direnak odol transfusioa, substantzia ilegalak zain bitartez sartzea edo ahotik hainbat modutan ingeritzea dira.

Behin hau guztia esanda, Dopina kirolean arlo oso garrantzitsu bat dela esan genezake eta bukaera ematea da aukerarik hoberena, kirolak duen gauza politenak zikintzea bakarrik lortzen du eta. Honetarako, anti-dopin kontrolak gero eta ugariagoak izatea oso odo legoke. Kirolaren alde ona bakarrik ikus dezagun.  

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa