Drogen Menpekotasuna

Drogak hainbat erabilera izaten ditu, gaixotasunak sendatzeko edota arazoak ukatu edo gutxitzeko. Lehenengo arazoa, pertsonak ondo sentitzeko edo bere eginbeharrak burutzeko substantzia hartu behar duenean sortzen da.
Orain dela urte asko, 80.hamarkadan, drogen izurrite bat egon zen eta hainbat hildako egon ziren. Gaur egun badaude batzuk izurrite horri aurre egin ziotenak baina ez daude bat ere ondo. 30 urteren ostean izurrite hori berriro bueltatu da.
Hainbat informazio izan arren, gaur egungo gazteria drogetan gero eta gehiago sartu da. Eusko Jarurlaritzak, 2001.urtean eginiko ikerketa baten arabera, 15 eta 29 urte bitarteko gazteetatik %80 ospakizunetan edaten du, horietatik %36ak astebururo egiten du eta %28,9k asteburen batean. Oro har, etxetik kanpo edaten dute gazteek.

Espainiako estatuaren arabera, hainbat nortasun-ezaugarrik bultza dezakete drogak hartzen hastera eta haien gehiegizko erabilera. Honako hauek dira, besteak beste, drogaren kontsumoaren baliozko eragileak; harremanetarako arazoak, sentitu nahi eta pentsatzen dena adierazteko zailtasuna, frustrazioa, mina jasaten ez jakitea, segurtasun-eza handia, autoestimu eskasa, arazoen aurrean erantzuteak darama drogen menpekotasunera.

Nahiz eta mendekotasunak drogen ohiko kontsumoari edo behin eta berriz jokatzeari lotutako arazoak islatu, horiek ez dira arazo bakarra; izan ere, jokabide horiek beste zailtasun batzuk ere eragin ditzakete, besteak beste, zirkulazio-istripuak, lan-istripuak eta etxeko istripuak; osasun fisiko eta mentalak txarrera egitea; eta bizi-kalitatea, ongizatea eta integrazioa murriztea.

EAEko gazteriaren kontseiluak dioenez, etxeko ohiturak aldatzea iradokitzen du. Kontrolak gehituko balira, isunak handiagoak izango balira, hitzaldi gehiago egongo balira etab. drogen kontsumoa txikitzen hastea posible izango litzateke.

Gomendatzen da zaintza gehiago edukitzea eta horrela egoera zerbait aldatuko litzatekeela. Horren esker inguruko ez kontsumitzaileak ez liratekeen kutsatuko eta jendea ez zen kutsatuko.
Azkenean, nor bere burua kapasa izan behar da jakiteko zer den ona beretzat eta bakoitzak nahi duena egitea, azken finean kaltetzen hari zarena zure gorputza da eta ez besteena.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa