SARE SOZIALAK GURE EGUNOROKOTASUEAN






Interneteko sare sozialak, azken urteetan sarean agertutako fenomeno berrietako bat dira.Pertsonen arteko komunikaziorako erabilgarriak dira, harreman asko edukitzea eta informazioa modu errazean eskuratzea ahalbidetzen digu. Gaur egun, 12 eta 18 urte bitarteko gazteek haien bizitzako gauza garrantzitsuenetako bat bezala hartzen dute. Haien arteko komunikaziorako tresna baliagarrienetako bihurtu da, argazkiak, mezuak… momentuan eta dohainik jende askori zabaltzeko aukera ematen dutelako.

MjA0OQ==Tresna honek, gaur egungo gazteongan, denbora galtze handia du, denbora asko ematen dugu sare sozialen aurrean eta ondorioz, adikzioa sor dezake. Kezkatzeko beste kontzeptu garbiena edo nabariena, pribatutasuna da, izan ere, ezezagunek euren argazkiak ikus ditzakete eta askok, denuntziak dituzte sare sozialetako beste erabiltzaile batzuei txantajea egiteagatik.

MjA1MA==Ciberbulling-a, sare sozialekin sortzen den jazarpen psikologikoa da. Honek, efektu psikologikoa sortzean, aldaketa asko izan ahal ditu,hau da, aldaketa psikiko eta emozionalak. Psikiatra batzuek, gazteen artean sortzen den depresio berri bat dela esaten dute eta gehienek sare sozialak gehiegi erabiltzen dutela uste dute, izan ere, beraiekin erlazionatu, informatu, maitemindu eta lagunak egiten baitituzte, baina baita ere adiskideak galdu, loturak apurtu, zurrumurruak jasan eta kritikak jaso ditzakezu.

Ondorioz, nabaria denez, tresna honek, gazteongan beldurra sortzen hasi beharko luke, izan ere, arazo larriak ekar al ditzake. Adibidez, nerabeengan suizidioak eta hainbat ondorio larri. Tamalez horrek beste hainbat ondorio ekar ditzake.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa