19 Kamera

Izenburua: 19 Kamera

                       
Idazlea: Jon Arretxe
Azalaren diseinua: Cristina Fernández
Azaleko modeloa: Herve Zahui
Maketazioa: Erein
Liburu honen argitalpena: Erein  2014. urtean.
Bilboko San Frantzisko auzoan bizi den Burkina Fasoko gizonezko etorkin bat da Toure. Beste bospasei lagunekin bizi da patera pisu batean. Egoera arautu gabe duenez, denetariko lanak egin behar ditu, nolabait bizimodua ateratzeko. Auzoko kaleak zeharkatzen ditu, txartelak han eta hemen banatzen bezeroak lortzeko,  eta sasi-igarle lanetan hasita, ia ikerlari izaten amaituko du: andre zuri aberats misteriotsu batek kontratatzen du, prostituta nigeriar adin txikiko bat desagertu delako. Putetxe misteriotsu bat badago tartean... trafikatzaileak...

Liburu hau oso gustuko izan dut hasieratik erakarri nauelako. Nobela entretenigarria da, umorea eta gordintasuna bateratuta baititu.
Nobela beltz honek, Bilboko San Frantzisko auzoan murgiltzen gaitu 19 kamera lanean, eta oinezkoek ikusten ez duten mundua erakusten digu Burkina Fasotik iritsitako protagonistaren eskutik: fruta dendek, prostitutek edo miaketek ezkutatzen dutena, hain zuzen.
Oso ondo islatzen du gainera, nola ikusten duen hiria etorkin batek:
Azpimarratzekoa ere da, narratzaile bikoitza dagoelako liburuan. Toure bera da narratzaile nagusia, eta lehen pertsonan kontatzen du istorioa, eta bigarren narratzailea kamera horietako baten atzean dagoen pertsona da, eta hirugarren pertsonan kontatzen du. Kamera horrek ikusten dituen gauzak dira normalean gure begiek egunez ikusten ez dituztenak. Kamera horren atzean norbait dago.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa