ELURTE AMAIEZINA
Egilea: Agustín Fernández Paz
Izenburua: Elurte amaiezina
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2015
Bost lagunez osatutako idazle kuadrilla batek, telebistarako beldurrezko gidoi bat sortze dauka helburu, eta horretarako basoan ondo isolatuta dagoen hotel batera joatea erabaki du. Baina egun gutxitara elurte bat hurbilduko zaie eta bertatik ezin irten geldituko dira. Bertan daudela, bakoitzak beldurrezko istorioak asmatzea iruditzen zaie ideiarik onena, lanerako laguntza bezala. Baina zergatik ez kontatu hotelean bertan denbora gutxira azalduko zaien beldurrezko benetako istorioa?
Egia esan nik uste nuena baino gustukoago izan dut liburu hau. Esan daiteke idazleak, zu, istorio barrura sartzeko ahalegin gutxi egin behar dituela, eta behin barruan zaudela, irakurketa oso arina egiten dela. Liburuari jarriko nion kexa bakarra, istorio laburretako batzuk errepikakorrak egin zaizkidala da. Baina balorazio orokor gisa, nire iritziz irakurketa bat egitea merezi duen liburuetako bat dela esango nuke.
Kattalin Garaizabal
2016eko urriaren 30a
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina