Ohar kritikoa

Hemen dituzue DBH 3ko ikasleok lehen hiru hilabetean egindako euskarako kritikak:




Izenburua: Metro bateko letrak

Egilea: Julen Gabiria

Marrazkilaria: I. Martiarena “Mattin”

Argitaletxea: Elkar



Nadia, 10 urteko errumaniarra, egun batean metroan joango da bakarrik. Normalean bere umezainarekin joaten da, baina egun honetan bera bakarrik joango da metrora. Metroan doala bat-batean metroa geratu egingo da eta bagoian dauden pertsona guztiak beldurtu egingo dira bi geltokiren artean daudelako. Argindarra joango denez ez dute jakingo zer egin eta orduan Ahrud deituriko gizon beltz eta altu batek jolas bat proposatuko du. Poltsa batetik letra bat ateratzen duenean letra horrekin hasten den hitz baten inguruko istorio bat kontatzea. Bagoian doan jendeari ondo irudituko zaio eta letra bakoitzarekin pertsona batek istorio bat kontatuko du. Nadiak ere bere istorioa kontatu nahi du, baina ez da behar duen letra tokatzen. Metroa konponduko da? Bertan geratuko dira betirako? Kontatuko du Nadiak bere istorioa?



Niri ustez liburu hau oso polita da pertsona bakoitzak bere istorioa kontatzeko aukera duelako eta erraz irakurtzen baita. Gainera pertsona bakoitzak istorio desberdinak kontatzen ditu eta beste historiekiko duen iritzia azaltzen du. Liburu hau irakurtzerako momentuan leku desberdinetako istorioak ezagutzen dituzu eta oso polita dela iruditu zait.



Garazi Berrio-Otxoa

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

Sodioaren Eredu Atomikoa