Kritika
Egilea: Toti Martínez de Lezea
Marrazkiak: Ivàn Landa
Liburuaren iritzia: Nur eta altxorren kutxa
Argitaletxea: Elkar
Liburu honetako protagonista Nur da. Uda da eta Nur surf kanpamentu batera joango da, hainbat lagun egin ditu.
Nur eta bere lagunak hondartzatik abiatuta, Ogoñoko lurmuturreraino, hondartzaren amaieraraino, joango dira. Nurrek beti jakin nahi du zer dagoen punta horren beste aldean: munstroak, krokodiloak, medusak, pirañak, lamiaren bat… altxorren bat agian?
Han dagoen kobazuloan sartu eta gero ur putzu bat aurkitzen dute Nur eta bere lagunek. Zer izango ote da urez beteriz dagoen putzu hori? Zer egongo ote da putzu horren azpian?
Niri asko gustatu zait liburu hau, oso interesgarria eta dibertigarria izan da. Orriak eta orriak pasatu ahala intriga hori gero eta handiago da eta orduan konturatzen zara liburua dibertigarria eta zure gustukoa dela. Batzuetan ematen du zu liburu horretako protagonista zarela.
Naiara Caballero
2016/10/08
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina