Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2020

Harry Potter eta sorgin harria

Irudia
Idazlea: J.K. Rowling Argitaletxea: Salamandra Argitaratutako urtea: 1997(e)ko ekainakren 26 Bildumaren diseinua: Tiago da Silva Harry Potteren gurasoak hilda daude, honen ondorioz Harry bere izeba eta osabarekin bizi da. Beraiek ere ume bat zeukaten Dudley deiturikoa. Beraiekin oso gaizki bizi da, izan ere, etxeko guztiek oso gaizki tratatzen dute. Adibidez: Logela bat eduki beharrean eskaileren behean zegoen leku batean egin behar du lo. Egun baten Hogwarts eskolatik gutun bat heltzen zaio, gutun honetan esaten diote Hogwarts eskolara joan behar dela. Eskola honetara heltzeko trenez joan behar da. Gertaera honek bizitza aldatuko dio gure protagonistari. Eskolarako bidean bi lagun egingo ditu, Hermione Granger eta Ron Weasley. Eskola barruan txapel magiko batek beraien etxea zein izango den aukeratuko du, hau da, Hogwarts-eko etxea. Harry eta bere lagunei etxe berdinean egotea tokatuko zaie. Eskola barruan misterio asko daude eta gure lagunak misterio horiek ebatzi nahi dituzte. Ze...

Kensukeren Mundua

Irudia
                                                         Kensukeren mundua Idazlea :Michael Morpurgo Marrazkiak :Uxue Alberdi, Itzultzailea :Michael Foreman Liburuaren izenburua :Kensukeren mundua Argitaletxea :Elkar Argitaratze data : 2018     Kensuke 12 urteko gazte bat da, eta istorioa 1988. urtean girotuta dago. Beraien familia amonarekin biziko da diru faltagatik. Gainera bi gurasoek fabrikan lana galduko dute eta etxean dirua lortuko duen bakarra Kensuke izango da, aldizkariak banatzen. Aita nazkatuta etxetik joango da familiarentzat irtenbide bat aurkitzeko. Denbora bat igaroko da, eta aita ez da bueltatuko.      Amaren eta Kensukeren esperantzak gutxituz joango dira denbora aurrera doala, dei bat jasoko duten arte.      Bere aitaren dei bat izango da, herri batera joateko...

SAN FERMINETAN LESAKAN

Irudia
  Liburu honen egilea: John Andueza Azaleko irudia eta diseinua: Lander Ayllon eta Unai Arana Argitaletxea: Elkar Liburu honek, DBH 4E gelako nerabeen egunerokotasuna kontatzen du: Protagonistak Ximon eta Danel dira, baita Ximonen neskalaguna, Amaia, ere. Danel begi urdinak ditu eta neskek goapoa dela esaten dute. Zoritxarrez, Danel oso lotsatia da neskekin hitz egitean, eta bere lagunminak eta Amaiak lotsa hori kentzen lagunduko diote. Danel oso azkarra da baina 2013ko ekainaren 4an , hiru suspentsorekin bueltatzen da etxera. Ximon, berriz, zabala da, hau da, denekin konpontzen da ondo. Denbora osoan ari da pentsatzen eta kirolari ona da. Amaia, Ximonen neskalaguna da baina batzuetan Danelena dela ematen du, beti baitago berarekin eta normalean laguntzen. DBH 4E gelak DBH 4ko ikasbidaia antolatu behar du, Donostiako Bilintx insitutura, zehazki. Eta lan asko egin ostean lortutako dirua galdu egiten da. Susmo txarrak dituzte DBH4ko ikasleengandik, izan ere, ikasturte amaieran DBH4...

Kiribil amaigabea

Irudia
          Egilea : John Green Argitaletxea : Alai Argitaratze data : 2017 Bilduma : Ganbara Izenburua : Kiribil amaigabea  Piket jauna desagertuta dago, aberatsa da eta enpresa erraldoi baten jabe da. Bertako poliziek, 100.000 dolarreko saria ematen dute hura aurkitzen laguntzen duenari; horregatik, gure protagonista, Aza, bere lagun min Daysirekin hura aurkitzen ahaleginduko da. Horretarako Davisi, Pikceten semeari, laguntza eskatuko diote, berarekin harremana duela asko galdu duten arren.  Aza, detektibe lanetan ibiltzeaz gain, bere eguneroko bizitzarekin aurrera egin beharko du, eta egia esan ez da erreza izango, bere aita hil zenetik, bere baitan kontsumituta ibili delako, eta nahiz eta medikura astero joan, ezin du arazo hau konpondu. Lortuko al du gure protagonistak bere arazo pertsonalak eta Piket jaunaren misterioarekin aurrera egitea?  Niri liburua asko gustatu zait, hasieran, norabide bat duela ematen duelako, eta gero, istori...

Haritz zahar baten heriotza

Irudia
Izenburua: Haritz zahar baten heriotza Egilea: Migel A. Mintegi Argitaletxea: Alaia argitaletxea Argilpen data: 2018 Haritza, basoko zuhaitz zaharrena da. Beraz, gauza asko ikusi ditu eta kontu asko dakizki. Bat-batean, piztia ezezagun batzuk iritsiko dira basora, pisti hauek munduko animalia zakarrenak eta arriskutsuenak dira, gizakia. Egurginak basoa suntsitzen saiatuko dira. Horrezkero, dena aldatuko da Haritz Zaharraren bizitzan. Sekula ikusi eta imajinatu ez duena ikusi eta jasango du hil arte. Zoritxarrak, pozak, beldurra… Eta ustekabe handiak! Denen alde eta kontra, hil arte borrokatuko du Haritz Zaharrak.  Zeintzuk izango dira Haritz zahar honek pasatuko dituen abenturak? Hilda amaituko ote du gure haritzak? Nire iritziz liburu honek egiten dituen deskribapenei esker istorioa zure buruan erreala egitea lortzen du, bestalde oso liburu luze bat ez denez oso erraz eta arin uler daiteke. Horrez gain kapitulu bat amaitzean airean uzten duen misterioak, liburuarekin jarraitzeko ...

Seximenduz

Irudia
Egilea: Fernando Morillo Izenburua: Seximenduz Argitaletxea: Elkar Argitalpen data: 2007    Unai eta Aitor dira ipuin honetako protagonistak. Unai oso lotsatia da batez ere nesken arloan ez duelako inoiz neska batekin hitz egin. Aitor ostera guztiz kontrakoa da, esperientzia asko du nesken arloan eta oraingo honetan Unaien beldurrei aurre egiten saiatuko da. Unaik istorioan oztopo asko izango ditu, Aitorrek gauza gehiegi esango dizkiolako aholkatzeko orduan, ligatzeko estragietan... Bestalde, istorio honetan, Unai Amagoia izeneko neska batez maiteminduta egongo da. Eta Aitorren aholkuak kontuan izanda maitemintzen saiatuko da, ahal den neurrian noski. Lortuko ote du Amagoia maitemintzea? Beste norbait etorriko da Unaien atzetik berekin egon nahian? Niri liburu hau ikaragarri gustatu zait, bertan gaur egun gertatzen diren pentsamendu asko agertzen direlako. Horrez gain, ulerterraza da, abenturak zuk bizi dituzula dirudielako. Animatu liburua hau irakurtzera eta ikusiko du...

Piramideetako sekretua

Irudia
Piramideetako sekretua Brightfield, R,: Piramideetako sekretua, Elkar, 2010 Amaia, oso langilea eta batere beldurtia ez den pertsona da. Bestalde, hari Egiptoko kulturari edota zehatzago, faraoiei eta piramideei buruzko gauzak ikertzea ikaragarri gustatuko zaizkio. Baina istorio honetan, hura ez da izango gai horri buruz ikerketak egitea gustatzen zaizkion pertsona bakarra, izan ere, Andreari, bere lagun minari ere, asko gustatuko zaio. Horrez gain, Amaiaren osaba, mundu mailan oso errekonozituta egongo den arkeologoetako bat izango da.  Egun baten, Amaiak dei bat jasoko du eta dei hori bere osaba Brucena izango da. Dei honekin, Brucen helburua Amaiari proposamen bat egitea izango da. Proposamen hori zehazki, berarekin Egiptora ikerketa batzuk egitera joatea izango da. Azken honen aurrean, Amaiak bere osabari, bidaia horretara Andrea ere, joan ahalko litekeen galdetuko dio eta osabak bi aldiz pentsatu gabe Amaiak egindako eskaera onartuko du. Horrela, hirurok, Amaia, osaba Bruce...

Skaterrak ohar kritikoa

Irudia
  SKATERRAK ERTZEAN I dazlea: Mikel Valverde  Izenburua: Skaterrak ertzean Argitaletxea: Giltza Argitarapen eguna: 2013                                                                                                                                        Liburu honetan Adrian deituriko mutiko gazte bat agertuko da. Gazte honi eskaitean ibiltzea gustatuko zaio. Bere amak beste kirol bat egitera behartuko du berak nahiko ez duen arren. Adrianek ez duela nahi esango dio eta amak azkenean ez du behartuko, baina bere anaia bere lagun taldearekin ateratzera behartuko du. Adrian...

Eraztun ospetsuaren arrastoa

Irudia
  Eraztun ospetsuaren arrastoa Liburuaren izenburua: Eraztun ospetsuaren arrastoa Idazlea: Jordi Sierra Argitaletxea: Ibaizabal Argitalpen data: 2006 Adriana 18 urte dituen emakumea da, bere aitona hil egin dute eraztun ospetsu bat eduki behar zuelako eta Adrianari bere aitonaren pakete bat lapurtu diote. Zer eduki du paketeak? Adrianak ezin dio bere aita eta amari abisatu aitona hil egin dela, Amazonia erdian daudelako lanarengatik. Orduan bera eraztuna bilatzera joango da. Bitartean eraztunaren istorioa ezagutzen joango da. CIAko pertsona bat, arabiar bat eta eraztuna erosi behar zuen pertsona ere ezagutuko ditu. Horiengatik Adrianak eraztunaren istorioa ezagutuko du eta jendeak eraztuna zergatik nahi duen. Azkeneko pertsonaia horiek eraztuna topatzen lagunduko diote animatzen den bere lagun batekin berarekin eraztuna topatzera eta istorioa ezagutzera. Nork edukiko du eraztuna? Liburu hau oso polita da eta interesgarria, baina momentu batzuetan oso errepikakorra, orduan ...

Ibilaldiaren buelta

Irudia
     Guztiok jakingo duzuen bezala ibilaldia hemen, Elorrion suertatu zen egitea, baina ah ze zorte txarra ere justu coronavirusaren arazo honekin bertan behera itzi behar izana.            Baina ez da gutiz bertan behera itziko, hemen ekitza txiki batzuk egingo direlako segurtasun arauak betez. Ekitaldi desberdinak egongo direla aste osoan zehar, esaterako Izaki gardenen kontzertua, edota El hoyo pelikula. Anima zaitez!                    Inf gehiago.

Zein usain dute oroitzapenek?

Irudia
  Egilea: Maddi Etxebarria Izenburua : Zein usain dute oroitzapenek? Argitaletxea : Erein Data : 2018                                                                     25 urteko neska gazte bat, Londresera joan da bizitzera, bere lana bertan egiteko. Neskato hau, Bilbokoa da, eta bere mutil laguna, familia eta lagunak bertan uzten ditu, egunero bidaltzen dio bere lagun minari hainbat mezu, eta Anderrekin (bere mutil laguna) dituen arazoak eta gertatzen ari zaiona ere azaltzen du bertan. 25 urteko neskato honek bere irakasle garaian hainbat bidaia egiten ditu etxera, eta horietako bat Anderren ama gaixorik dagoelako, eta ez dakite hil egingo de...
Irudia
Araua:  Bat-batean, behinik behin, batik bat:  Beraz, Euskatzaindiak hau erabakitzen du: idatz dadila euskara batuan bat-batean (eta halaber bete-betean), eta ildo beretik bat-bateko eta bat-batekotasun; orobat, idatz dadila euskara batuan behinik behin eta batik bat. Albistea:  Euskaraldian izena emateko epea, zabalik: Euskaraldiaren bigarren edizioan izena emateko epea zabaldu dute, ariketa soziala abiatzeko bi hilabete falta diren honetan. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da aurten Euskaraldia, eta aurreko edizioan bezala, "ahobizi" eta "belarriprest" rolen artean aukeratu ahalko dute 16 urte gorako herritarrek. Izen ematea aurkezteko agerraldia egin dute Gasteizen koordinazio lanetan ari diren zenbait erakundetako ordezkariek.

Ba- eta gabe-ren idazkera

BA- : Ba- aurrizkiaren erabilerak honako hauek izan daitezke: 1. Baldintza markatzeko hizkia bezala, adibidez:     Markel etortzen ba da elkarrekin afalduko dugu. 2. Aditza azpimarratzeko, esaterako:     Ba dator Markel. Bietan aditzarekin batera idatzi behar da, bereizketarik egin gabe. Hala ere, baldintzazkoa ez denean, hizki horren eta aditzaren artean beste hitz batzuk ere sar daitezke. Orduan, “ba” bakarrik idatzi behar da: Ba omen dator Markel. Ba ote dator Markel? GABE: Gabe hitz ordea, bereizita idatziko da: Argirik gabe Dena dela, aldaera bat baina gehiago egon daiteke. Partitiboaren marka (-rik) hartu dezake gabe-ren aurreko hitzak edota gabe-k. Horrez gain, bi hitzak marka barik agertu daitezke: Argi rik gabe Argi gabe rik Argi gabe Aitzitik, biek ezin dute marka hartu: Argirik gaberik Amaitzeko, gaberik hitzaren aldaera barik da, oso erabilia ere: Argi barik

Carlotaren egunkari urdina

Irudia
  Idazlea : Gemma Lienas Izenburua : Carlotaren egunkari urdina  Argitaletxea : Erein Argitalpen data: 2007-10-08 Itzultzailea : Lasa Barandiaran, Jesus Mari  Liburu honetan, Carlotak, hau da, protagonistak, indarkeriaren inguruan hitz egingo du. Carlotak, hainbat egunkari gehiago sortu ditu, gorria, morea... bakoitza gai desberdin baten inguruan, eta guztiak helburu berdinarekin. Jendea, arazoetaz konturatzea eta  gizartean gertatzen ari diren gauzen inguruko hausnarketa egitea, eta horrela konpontzen saiatzea.  Familiako hiru kideak, sofan egongo diren bitartean notiziak ikusiko dituzte. Bertan hasten da Carlotari eragiten dion injustizia. Izan ere, telebistako aurkezleak dioen bezala, gaur egun, gazteen, bai zaharragoen artean, indarkeria diferentzia nabarmena da, eta gatazka, arazo asko gertatzen ari dira gaur egun.  Carlota ezin izan da atzean geratu, beraz, horren aurka, bultzatzea lagunduko du berak. Horretarako, familiatik hasi eta laguna...