Kiribil amaigabea

        



Egilea: John Green

Argitaletxea: Alai

Argitaratze data: 2017

Bilduma: Ganbara

Izenburua: Kiribil amaigabea 





Piket jauna desagertuta dago, aberatsa da eta enpresa erraldoi baten jabe da. Bertako poliziek, 100.000 dolarreko saria ematen dute hura aurkitzen laguntzen duenari; horregatik, gure protagonista, Aza, bere lagun min Daysirekin hura aurkitzen ahaleginduko da. Horretarako Davisi, Pikceten semeari, laguntza eskatuko diote, berarekin harremana duela asko galdu duten arren. 


Aza, detektibe lanetan ibiltzeaz gain, bere eguneroko bizitzarekin aurrera egin beharko du, eta egia esan ez da erreza izango, bere aita hil zenetik, bere baitan kontsumituta ibili delako, eta nahiz eta medikura astero joan, ezin du arazo hau konpondu. Lortuko al du gure protagonistak bere arazo pertsonalak eta Piket jaunaren misterioarekin aurrera egitea? 


Niri liburua asko gustatu zait, hasieran, norabide bat duela ematen duelako, eta gero, istorioak beste bide bat hartzen du. Bestalde, liburuko atalak ere, oso aproposak dira egunero irakurri nahi izanez gero, izan ere, ez dira oso luzeak, ezta oso motzak, horregatik egunean bat irakurriz gero, liburua arin amaitu daiteke, baina baita ondo ulertu ere. Orokorrean, hasieran esan bezala, liburua asko gustatu zait, eta egia esan, John Greenen liburu gehiago irakurtzeko gogoa piztu zait. 





Kepa Cobos 

                                                                                                                        2020/10/25


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

BISERA GORRIA

Ezekiel, ohar kritikoa.