Carlotaren egunkari urdina

 Idazlea: Gemma Lienas

Izenburua: Carlotaren egunkari urdina 

Argitaletxea: Erein

Argitalpen data: 2007-10-08

Itzultzailea: Lasa Barandiaran, Jesus Mari 



Liburu honetan, Carlotak, hau da, protagonistak, indarkeriaren inguruan hitz egingo du.


Carlotak, hainbat egunkari gehiago sortu ditu, gorria, morea... bakoitza gai desberdin baten inguruan, eta guztiak helburu berdinarekin. Jendea, arazoetaz konturatzea eta  gizartean gertatzen ari diren gauzen inguruko hausnarketa egitea, eta horrela konpontzen saiatzea. 


Familiako hiru kideak, sofan egongo diren bitartean notiziak ikusiko dituzte. Bertan hasten da Carlotari eragiten dion injustizia. Izan ere, telebistako aurkezleak dioen bezala, gaur egun, gazteen, bai zaharragoen artean, indarkeria diferentzia nabarmena da, eta gatazka, arazo asko gertatzen ari dira gaur egun. 

Carlota ezin izan da atzean geratu, beraz, horren aurka, bultzatzea lagunduko du berak. Horretarako, familiatik hasi eta lagunartera igaro, handik eskoletara, indarkeriaren inguruko laguntzazkoak diren “hitzaldiak” ematen joango da. 

Zer gertatuko da bukaeran? Lagunen edo familiakoen aldaketa nabarituko da? Carlotaren “hitzaldiak” urrunago iritsiko al dira?


Niri liburu hau asko gustatu zait, izan ere, ikasteaz gain, interesgarria eta entretenigarria iruditu zait. Egia da, batzuetan zer gertatuko zen imajinatzen nuen, baina hori ere, liburuaren koxka da, eta irakurtzen bukatzerakoan, nabaritu egiten den gauza bat izan da niretzako. Beraz, ikasteko prest baldin bazaude, liburu egokia da. 

Ikas dezagun gehiago indarkeriari buruz! 

2020/09/15

Amaia Gaubeka


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

BISERA GORRIA

Bait-partikula

Ezekiel, ohar kritikoa.