Ba- eta gabe-ren idazkera

BA-:

Ba- aurrizkiaren erabilerak honako hauek izan daitezke:

1. Baldintza markatzeko hizkia bezala, adibidez:
    Markel etortzen bada elkarrekin afalduko dugu.
2. Aditza azpimarratzeko, esaterako:
    Badator Markel.

Bietan aditzarekin batera idatzi behar da, bereizketarik egin gabe. Hala ere, baldintzazkoa ez denean, hizki horren eta aditzaren artean beste hitz batzuk ere sar daitezke. Orduan, “ba” bakarrik idatzi behar da:
  • Ba omen dator Markel.
  • Ba ote dator Markel?

GABE:

Gabe hitz ordea, bereizita idatziko da:
  • Argirik gabe
Dena dela, aldaera bat baina gehiago egon daiteke. Partitiboaren marka (-rik) hartu dezake gabe-ren aurreko hitzak edota gabe-k. Horrez gain, bi hitzak marka barik agertu daitezke:
  • Argirik gabe
  • Argi gaberik
  • Argi gabe
Aitzitik, biek ezin dute marka hartu:
  • Argirik gaberik
Amaitzeko, gaberik hitzaren aldaera barik da, oso erabilia ere:
  • Argi barik

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Bait-partikula

BISERA GORRIA

Ezekiel, ohar kritikoa.